Barakaldoko DENETARIKO LIBURUDENDAN egindako aurkezpenaren argazki batzuk.
Hurrengo aurkezpena Martxoak 17an Altsasun, ARKATZ LIBURUDENDAren eskutik

Abergara (r)en bultzada

Tira, ba @Abergara​ren Jentilak liburua bukatu dudanez, salto-saltoka egin beharrean txintxo-txintxo jarriko naiz bihartik hasita irakurtzen.

Aritza, kaña batekin komentatuko dugu liburua, ez dakit nola egin izorrakirik idatzi ezean... baina laburbilduz: asko gustatu zait istorioa zein berau kontatzeko modua eta uste dut itzulpena oso oso oso gertu dagoela zure idazteko modutik. Lan ona!

Eta berriro martxan, "Jentilak" gaiarekin jarraituz. Ea zer aterako den, hasiersn baino ez nago

Abergara (r)en bultzada

Aurrekoan esan bezala, gustura nabil irakurtzen @Abergara​ren azken lana. Hiru gautan bukatzear daukat. Arin irakurtzen den thriller bat da, nola ez, euskal mitologia eta kulturan oinarritutakoa. Idazkera aldetik aurrekoak baino naturalagoa iruditu zaidala goraipatuko nuke.

Bihar irakurriko dut bukaera, baina aitortuko dizut Aritza, nire buruan, jada, badela balizko bukaera bat.

Autoekoizpenaean gauza duinak aurkitu ahal ditugula gogorarazi didazu 😃

Abergara (r)en bultzada

@Abergara​ren azken liburua irakurtzen hasi naiz asteburuan: Jentilak. Euskal mitologia. Gure arbasoen azken sekretua.

Testuan eroso nabari zaio, informazio gehigarria eskaintzen digu han hemenka, eta begi bistakoa da gaia bere gustukoa izateaz gain, kontrolpean duela.

Testu originala gaztelaniazkoa da, Eneko Gonzalez izan da itzultzailea eta esango nuke, Aritzaren idazteko modua ezagututa, irakurritako zatia behintzat, mimo handiz itzuli duela 😃

Armintzako aurkezpenaren ostean, Durangoko Azokakoa dator. Hurrengo larunbatean, 12etan. Ezin galdu, Jentilak egongo dira eta

Hurrengo barikuan Bermeon, Xixiliren aurkezpena...

Abergara (r)en bultzada

Gaur Bilbon, izugarrizko sorpresa. Fair saturdayn parte hartuko dut literatura aldaketa sozialarako tresna gisa aurkezteko. Baina ez nuen halako publizitaterik espero. Gora zuek!!

Gaur Bilbon, izugarrizko sorpresa. Fair saturdayn parte hartuko dut literatura aldaketa sozialarako tresna gisa aurkezteko. Baina ez nuen halako publizitaterik espero. Gora zuek!!

"Jentilak " liburuaren aurkezpena Sestaon. Nire azken lana, Euskal mitologian oinarritzen den thrillerra.
Ez galdu!!!

Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.