AmaiAsto (r)en bultzada

‘Orro’ irakurri dut hortik ‘toot’ esateko, baina... orro egin dit belarrian! Txoriek ‘tweet’ egiten dute ingelesez, eta ‘txio’, euskaraz. Turutek ‘toot’ [tuːt] ingelesez, eta ‘tuuu’ (?) euskaraz. Gainera, ‘tuta’ (a itsatsiarekin; ‘tut’ ere jasoa du Euskaltzaindiak) daukagu euskaraz, ‘turuta’ren sinonimoa. Ekar dezakegu euskarara ‘toot’ hori, adibidez, “tut bat idatzi/bota/(jo?) dut” esanda? Edo: “gaur ez dut tutik idatzi” 🤣 . "Tut!" ere egingo genuke, "zurrut!" egiten dugun antzera

Oraingoz, onena da ez diozula inori maitasun-deklaraziorik egin behar bere toot-a atsegin duzula adierazteko... 🤩

Ez dakigu Mastodon honek zer bide egingo duen, ez dakigu zertarako erabiliko dugun, nik neuk ez dakit erabili nahi dudan ere… Eta, halere, txalo-zaparrada bat sortzaileei eta eskerrik asko!

Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.