Jarraitu

‘Orro’ irakurri dut hortik ‘toot’ esateko, baina... orro egin dit belarrian! Txoriek ‘tweet’ egiten dute ingelesez, eta ‘txio’, euskaraz. Turutek ‘toot’ [tuːt] ingelesez, eta ‘tuuu’ (?) euskaraz. Gainera, ‘tuta’ (a itsatsiarekin; ‘tut’ ere jasoa du Euskaltzaindiak) daukagu euskaraz, ‘turuta’ren sinonimoa. Ekar dezakegu euskarara ‘toot’ hori, adibidez, “tut bat idatzi/bota/(jo?) dut” esanda? Edo: “gaur ez dut tutik idatzi” 🤣 . "Tut!" ere egingo genuke, "zurrut!" egiten dugun antzera

@AmaiAsto Arrazoia duzu. Nire problema horixe da, hain zuzen: azalpenak ematen dizkidatenean, denek arrazoiaren zati bat ohi dutela. Eta ezin erabaki! 😜

@txikillana Tira, guztion artean erabaki beharko dugu, egiten diren proposamenak eta ematen diren arrazoiak kontuan hartuta... Batez ere, erabilerak berak esango digu zerekin gauden erosoen, zerk egiten duen aurrera...

@AmaiAsto
Uste dut "tweet" hitzaren oso antzko delako "toot" hautatu zela. "Toot" elefantearen tronparen hotsa denez mamuta hartuko zen maskota.
Elefanteek euskaraz "orro" egiten omen dute (ez dakit nork errana), baina nik ez dakit ahoarekin egiten duten hotsa edo tronparekin egiten dutena den.
Bada "tuu" eta hobeak lirateke Hiztegi Batuak jasoko balitu.
OEH badaude bertze hitz batzuk.

@inarrosketa @txopi Txosten eta guzti, zuek bai langileak! Tuit/tut antzekotasunarena nik ere pentsatu dut, eta orro/toot biak palindromoak izatearena asko gustatu zait. Halere... orro bortitzegia iruditzen zait, nahiz eta ni ere ez naizen inor garai bateko mastodonteek nola egiten edo egin behar zuten esateko, jakina! Ea zer dioen komunitateak... (iritsi berria naiz, eta ez neukan orain arte esandakoen berririk, barkatu!)

@AmaiAsto
2 hile eskas mastodon euskal komunitatean modu 'masiboan' zabaldu dela ta ya baditugu 2 zisma! Instantziena ta orro/tuut artekoa!
Gora EH bateraezina!

@nizuzuzunini @AmaiAsto Ba nik horrela, bakarka, marru pentsatuta neukan arren, tut earra iruditzen zait, onena inondik inora. Dena den, gure EH honetan bi zisma gutxiegi direnez, aurrerantzean ere, marruka jarraituko dut (gainera, oreinekin bat eginda). Ta ze txosten ta ze txorten ondoko? Zer izango da hurrengoa, EJko teknikari bati irizpena eskatzea? :)

@nizuzuzunini @AmaiAsto Bakarrik falta zaigu borrokek bata eta heiltzaleek bestea babestea, eta orduan bai festa prest izango dugu! 😈

@nizuzuzunini @AmaiAsto eta txio, super desegokia izango dala, baina neri hori ateratzen zait T_____T

@okerreko @ekintaekin @nizuzuzunini Ez zait egokia iruditzen. 'Mezu' orokorregia da; toot, txio, post... guztien hiperonimoa. Mastodoneko mezuak direla zehazteko, beste hitz bat behar dugu.

@okerreko

Buuuuuuu! Eta mezu erabiltzekotan, zertaz eztabaidatuko dugu? 😟

@ekintaekin @nizuzuzunini @AmaiAsto

@AmaiAusto
"Turut" (turutaren onomatopeia) ere jasota dago Orotarikoan. Egokia iruditzen?
euskaraz

@AmaiAsto
Ez dut tutik ere ulertzen rediooo!
Fabrikan lanetik irtetzeko jotzen zuen sirenari tutua esaten genion.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.