Iritsi zaizkigu Etxepare lizeora 30 Acer Chromebook.
Instalazioa ez da burutzen zure Gmail kontua ez baduzu sartzen.
Proposatzen dizuten aplikazio guztiak Google-nak dira.
Estreinekoz pizten denean Google-n zerbitzuetara eramaten zaitu.
Google zerbitzu guztiak aktibatuta dakartza baimenik eskatu gabe.
Eta borobiltzeko: ez dago EUSKARAZ!
"Milesker" Jaurlaritzari EHaren burujabetzan egiten duen lanarengatik.
Hau ez da bidea. Gure tresnak sortu behar ditugu, gure haurrak libreak izan daitezen.
http://teks.eus webgunean gure jardunaren inguruko informazio guztia izango dugu. Horrez gain, gurekin harremanetan jartzeko tresna ere bada. Edukiak #Euskaraz bakarrik argitaratuko ditugu.
Mila esker gaur batzarrera gerturatu zareten eta interesa agertu dezuen guztioi. Plazera izan da zuekin egun eder hau partekatzea. Bidean gaude!
#ESE #ElkarrekinGaratu_
TEKS elkartearen batzar irekia egin dugu, orain arte egindako jardueraren berri ematez gain, aurrera begirako erronken inguruan elkarrekin hausnartu dugu.
Behar eta erronkei erantzuteko ondorengo antolaketa erdietsi dugu.
- #Proiektuak
- #Formazioa
- #Estrategia
- #Komunikazioa
Eta bakoitzeko kide batez osatutako kudeaketa taldea, guztion ikuspegia barnebilduko duena.
#ESE #ElkarrekinGaratu_
Auzo batzarra egin dugu gaur arratsean #Gaztaño josi eta bizilagunen bizitza hobetuko duen #igogailua non jarri erabakitzeko.
Jende asko elkartu gara.
@errenteriaudala k bi proposamen jarri ditu mahai gainean, guk bat aukeratu dugu bozketan eta 3. proposamen bat (ere) bideratu dugu.
#Orereta #Errenteria #HerriBizia
@Arkaitz @birasuegi @Olatukoop
Guretzat berdin dira
Astea eta jaia,
Lana bihurtzen dugu
Kantatzeko gaia.
Har ditzagun eskuan
Giltza eta laia,
Gariz eta burdinaz
Lantzeko Bizkaia.
Ekintzailetza eta lurralde garapen estrategiak lantzeko biltzen gara @Olatukoop en, herriko kaleak lantoki bihurtuz :)
#Torrekua #LurraldeBurujabeak
#Orereta #Errenteria
(1/3) #Malaria arazo larria da munduko hainbat tokitan. Gaitza neutralizatze aldera berebiziko garrantzia du eraikinetako hormak behar bezela desinfektatzea. Horretarako likido bat isuri behar da paretetik neurri zehatzera. Hori kontrolatzeko sistema oso bat garatu dugu.
(2/3) Proiektua @magnetcoop eta @IKsprayers|ekin elkarlanean garatu dugu. @skuraKoop|eko kideok mugikorretarako aplikazioa garatu dugu. Gailuarekin #USB bidez konektatzen dena eta zerbitzariarekin #API bidez.
#Interkooperazioa_
(3/3) Beharginak koloretako argi baten bitartez jasotzen du distantizaren feedback-a. 🔵 urdina gertuegi ari denean, 🔴gorria urrunegi eta 🟢 behar bezela dabilenean. Lan saioa bukatuta, mugikorreko aplikazioan edo web aplikazioan ikus ditzakete emaitzak.
#BizitzarakoTeknologia_
Irizar E-mobility lantegiko greba amaitu da, langileek hobekuntzak lortuta https://www.argia.eus/albistea/irizar-e-mobility-lantegiko-greba-amaitu-da-langileek-hobekuntzak-lortuta
#TelekomunikazioBurujatzeraren bidean, 📲 #MugikorrarenSarea eta 💻 #EtxekoInternetKonexioa @AbailaKoop kooperatibarekin jarri ditugu. Hurrengo urratsa 📡 @guifieh-ra konektatzea izango da.
#PausozPauso
#TelekomunikazioBurujabetza
#SareLibreEtaNeutralak
8 urte olatu kooperatibo baten beharra aldarrikatu eta eraldaketarako harreman sare sendoa eraikitzen hasi ginenetik.
Olatuak hemen dira, eta lurraldez lurralde bizitza bizigarriak denontzat izateko proiektuak martxan daude.
Izan dadila elkarlaguntza sarea, etorkizuna marrazteko bidea.
#ESE #KoopMaitasuna #LurraldeBurujabeak
[Oparotasuna denontzat!]
«Gure lurraldeetan badugu burujabetza denontzako materialtasun justuago batekin lotzeko aukera, baina, horretarako, proiektu gehiago sortu eta daudenak indartu beharko ditugu.»
#ESE #LurraldeBurujabeak
Berria egunkarian utzi didaten tartean:
https://www.berria.eus/paperekoa/1957/022/002/2022-05-15/proiektu-bizigarriak-denontzat-eraikitzea-posible-izango-bada.htm
Google bateraezina da hezkuntza akordioarekin #HezkuntzanLibrezale https://www.berria.eus/paperekoa/1941/017/003/2022-05-10/google-bateraezina-da-hezkuntza-akordioarekin.htm
Mila esker Gasteizko ERAMAN kooperatibako Paul eta Juan beste behin zuen proiektua horren ongi azaldu, eta #ziklologistika kooperatiben federazioa posible egiteagatik.
#ESE #Koop #Orereta #Errenteria #Coopcycle #Torrekua #OarsoKoop #PlataformaKoop
@errenteriaudala @Talaioskoop @Skura @scholzt_newschooledu @platformcoop @coopcycle
Bizikletan banaketa egiteko proiektu bat sortu nahi badugu, #ziklologistika kooperatiba bat, tokiko eragileen beharrak ezagutu eta proiektua saretzea ezinbestekoa da.
Errenteriako Udalarekin eta ekintzaile kooperatiboekin batera komunitate beharrak ezagutzeko mintegia egin dugu, ostalari, merkatari, udaleko kide eta tokiko ekonomiako beste eragileekin. Asmoa herriko eta eskualdeko banaketa beharrei erantzun integrala ematea da, lan burujabe eta duina sortuz.
#ESE #Koop
«COOP57k 2'5 milioi euroko maileguak eman dizkie GOIENER eta SOM ENERGIAri azken hilabeteetan, merkatu elektrikoan ekoizpen eta merkaturatze-jarduera garatzen jarraitzeko behar duten finantza-sendotasunaz hornitzeko»
Finantza etikoak, elkartasun harremanak josteko tresna dira.
Etorkizun burujabeak eraikitzeko, indartzeko bidea egiten jarraituko dugu.
#ESE #Energia #FinantzaEtikoak #Koop @goiener @somenergia
@MRAfundazioa webgunean Xavi Teis kideak:
https://mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/trantsizio-energetikoari-emandako-erantzun-kooperatiboa
📸✊📱👩💻⛰️🌊🖐️🐧