Horizontaltasuna, lokaltasuna eta pertsonak erdigunean jarriko duenaren eredu Ekonomia Soziala eta Eraldatzailea dela defendatzen dut, eta oligopolioaren enpresa energetiko espekulatzaileak liberatuak edo Estatu neoliberalaren esku egon arren, ez dute inoiz pertsonen interesak eta ingurumenaren babesa erdigunean jarriko.

Erakutsi haria

Bestalde, honako hausnarketa hau egin nahiko nuke: ikuspuntu kontsumistatik pentsa dezakegu aurrera pauso bat izan daitekeela herrialde baten ekoizpen-sektore estrategiko baten enpresa handiena nazionalizatzea, baino enpresa horretan existitzen den botere-jerarkiarekin bukatuko du nazionalizazio prozesu horrek? Langileen lan-harremanak automatikoki hobetuko dira eta enpresa modu horizontal batean moldatuko da? Ez dut uste, eta hor dago ikuspegi materialista albiste horretan, nire ustez gutxienez

Erakutsi haria

Eta noski, besteak beste, Macron ez da batere tontua. Txaleko horien garaian ikusi zen Macronen presidentziak edozein itxura hartu dezakeela (izan ere, kapitalismo berantiark duen abantaila da nahi duen itxura hartu dezakeela). Ikusi dugu Macronen zati ultraeskuindarra eta aldi berean zati “progreena” bere lehen mandatuan.

Erakutsi haria

Emmanuel Macron ez da ezkertiar bezala identifikatuko nukeen politikari bat, eta Frantziar Estatua ez da sozialismora bideratuta dagoen Estatua ere ez. Macron, bere burua liberaltzat hartzen duena, ez luke onartuko mekartu askearen ezabapena (a ze oximorona liberala izateko, ez?).

Erakutsi haria

Azkeneko egunetan albiste izan da Emmanuel Macronek Frantizar Estatuko lehen enpresa energetikoa nazionalizatu duela, eta ondo hartu den albistea izan da hemen. Batzutan pena ematen nau ze erreztasunarekin ahazten ditugu betaurreko materalista horrelako albisteal ateratzen direnean. Benetan sinisten dugu neoliberalismoaren barne bizi den Estatu batek enpresa bat nazionalizatzen duenean, sektore horren indar-korrelazioak aldatuko dituela?

Erakutsi haria

Ez nekin hau jarri behar nuen edo ez, baina uste dut sare sozial hau osasuntsuagoa dela Twitter baino honi buruz beste internautekin hausnartzeko:
👇👇👇

Asier Ventimiglia (r)en bultzada

Demokraziaren pribatizazioa eta euskararen aurkako propaganda batzea da PSEren helburua (eta zeregin bakarra) Hego EHn. Al puro estilo de Goebbels!

Manuel Valls politikan jarraitzen du benetan? Ezustekoa

Asier Ventimiglia (r)en bultzada

Teknologian ere, etika, elkartasuna, emantzipazioa, ekitatea, banaketa bezalako ideiak landu daitezke, hauek praktikan jarriz, noski.
Ezinbestekoa izango da egunerokoan teknologiarekin lan egiten dugunen bide komun bat, horretarako sortu dugu @Teks 🌾✊🏾
teks.eus/

Asier Ventimiglia (r)en bultzada

@AxiVentimiglia Zorionak Asier!
Behar duzunerako ingurunean gabiltzan laguntza izango duzu. Euskal Herria sortzeko bideetako bat da kooperatibismoa, dudarik gabe, eta gainera etorkizunean indartuko den ildoa.

Indar askorekin eta prozesuan ikasteko asmoarekin, Ekonomia Soziala eta Naziogintzaren arteko lotura ikertuko dut Iratzar eta Ipar Hegoa Fundazioen beka bati esker! t.co/moCVlbZRi4

Asier Ventimiglia (r)en bultzada
Asier Ventimiglia (r)en bultzada

Bizikletan banaketa egiteko proiektu bat sortu nahi badugu, kooperatiba bat, tokiko eragileen beharrak ezagutu eta proiektua saretzea ezinbestekoa da.

Errenteriako Udalarekin eta ekintzaile kooperatiboekin batera komunitate beharrak ezagutzeko mintegia egin dugu, ostalari, merkatari, udaleko kide eta tokiko ekonomiako beste eragileekin. Asmoa herriko eta eskualdeko banaketa beharrei erantzun integrala ematea da, lan burujabe eta duina sortuz.

Domino efektua dugu Europako alderdi subiranistetan. 2008 krisiaren kudeaketa, ezker berrien porrota eta gure garaiko nazio eta estatuaren paradigmen aldaketak gizarte eredu berriak behar dituzte. Hamarkada hau subiranotasunaren hamarkada izaten eta izango da. Euskal Herrian ere lortuko dugu!

Sinn Féin alderdiak gaurko Iparraldeko hauteskundeak irabazten baditu, argi bizi bat emango dio Europa ilun honetan inperatiboki bizi diren Estaturik gabeko nazioei. Pausoz pauso, garaipena lortuko dugu, ez dezagun itxaropena galdu ezta borrokan jarraitzeko indarrak.

Eta inflexio puntua terminologian aurki dezakegu: 78ko Konstituzioaren apologia, Estatuari “demokrazia” deitu eta horren inguruko beldurrezko propaganda egin. Azkenean, “La M-30”ko politika hegemonikoa mantentzea dute helburu nagusi, eta horretarako, Estatuak duen mozorro demokratikoa (oso ustela dageneko) babestu behar dute. UPrentzat VOX etsai bat da, dudarik gabe, baino defendatzen duten Estatu horren lehen etsaia indar subiranistak eta abertzaleak dira. Hor dago Podemosen talka eta porrota.

Erakutsi haria

Baino Estatu-inperial defendatzaile-ezkertiarren Lego estrategia hau Espainiar Estatuan ere errepika daiteke; Yolanda Díazek planteatzen duen “Frente Amplio” edo Andaluziako UP + Más País ere zentzu beretik doaz: salbatzea Estatuaren zimendu jatorri “”demokratikoak”” faxismoaren aitzakia erabiliz, baino bertako ezker indar subiranistak Madrileko kontseilu-politikotik ahultzea dute helburu. (Gogora dezagun Monederoren diskurtsoa 2020ko EAE eta Galizako hauteskundeen emaitza ezagutu zirenean)

Erakutsi haria

La France Insoumisek PSrekin bat egingo du hauteskundeetarako. Akordio tamalgarria esaten dutenez, eta Antikapitalistak ezezkoa eman diote blokearen parte izateari.

LFIri ez zaio komeni han erdi-hilda dagoen sozialdemokrazia zaharrarekin bat egiteak. Ezkerraren argudioa ultraeskuina geldiaraztea dela diote, pragmatismo estrategiari begira (real politik?), sálvese quién pueda moduan eta betaurreko materialistak kajoian sartuz. Luzarora, subiranismoari arrazoia ematen ari diote.

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.