La France Insoumisek PSrekin bat egingo du hauteskundeetarako. Akordio tamalgarria esaten dutenez, eta Antikapitalistak ezezkoa eman diote blokearen parte izateari.

LFIri ez zaio komeni han erdi-hilda dagoen sozialdemokrazia zaharrarekin bat egiteak. Ezkerraren argudioa ultraeskuina geldiaraztea dela diote, pragmatismo estrategiari begira (real politik?), sálvese quién pueda moduan eta betaurreko materialistak kajoian sartuz. Luzarora, subiranismoari arrazoia ematen ari diote.

Baino Estatu-inperial defendatzaile-ezkertiarren Lego estrategia hau Espainiar Estatuan ere errepika daiteke; Yolanda Díazek planteatzen duen “Frente Amplio” edo Andaluziako UP + Más País ere zentzu beretik doaz: salbatzea Estatuaren zimendu jatorri “”demokratikoak”” faxismoaren aitzakia erabiliz, baino bertako ezker indar subiranistak Madrileko kontseilu-politikotik ahultzea dute helburu. (Gogora dezagun Monederoren diskurtsoa 2020ko EAE eta Galizako hauteskundeen emaitza ezagutu zirenean)

Jarraitu

Eta inflexio puntua terminologian aurki dezakegu: 78ko Konstituzioaren apologia, Estatuari “demokrazia” deitu eta horren inguruko beldurrezko propaganda egin. Azkenean, “La M-30”ko politika hegemonikoa mantentzea dute helburu nagusi, eta horretarako, Estatuak duen mozorro demokratikoa (oso ustela dageneko) babestu behar dute. UPrentzat VOX etsai bat da, dudarik gabe, baino defendatzen duten Estatu horren lehen etsaia indar subiranistak eta abertzaleak dira. Hor dago Podemosen talka eta porrota.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.