Jarraitu

Demokraziaren pribatizazioa eta euskararen aurkako propaganda batzea da PSEren helburua (eta zeregin bakarra) Hego EHn. Al puro estilo de Goebbels!

@AxiVentimiglia
Ados nago PSEk ez duela beste askorik egiteko (bere itxura sozialista epeltzeaz gain, EAJrekin duen ezkontzan; EAJk bere abertzaletasuna epeltzen duen bezala, PSErekin ezkonduta). Baina uste dut badagoela debate oso zail bat C1 eskatzearen inguruan. Lanpostu askotarako, benetako B2 lasai bat eskatu behar litzatekeela esan izan didate; C1 eskatzea klasismoa dela. Eta min eman izan dit komentarioak, baina espero baino gehiago pentsarazi dit.

@mikelgs bai, egia da euskararen inguruan ze politikak (eta nolakoak) egin behar diren bueltak eman behar zaizkiola, eta hizkuntzaren inguruan ze aldagai sozialak aurkitzen ditugun politika horiek aurrera eramateko aztertu ere. Arazoa da PSEk (Jaurlaritzaren parte dena gainea) automatikoki euskararen aurka dijoala deklarazio populistak erabiliz, arazoa hizkuntzaren baitan kokatuz eta euskararen aurkako diskurtsoak bermatuz

@AxiVentimiglia @mikelgs Mikel, eta C1 eskatzea klasismoa izan daitekeela aipatu dizuten horiek, zergatik aipatzen dute klasismoa hitza?

@desertorea
Guraso euskaldunak dauzkaten umeek bakarrik lortu dezaketela C1 eta, ondorioz, soldatapeko lanpostu onak.

(Badakit klase banaketa marxista ez dela hori, proletarioen arteko desberdintasuna dela salatzen zuena.)
@AxiVentimiglia

@desertorea @AxiVentimiglia
Niri zalantza sortu izan didana da ea orokorrean euskararentzat (soziolinguistikoki) ona den C1 hainbeste tokitan eskatzea.

Ingeleseko C1 lortu behar nuela ikusi nuenean (hori sentiarazi zidaten), gorrotoa izan nion hizkuntza horri. Ondoren, gainditu eta gero, gozatzen hasi nintzen.

Euskararekin zenbat jende daukagu C1 lortu "beharrean"? Zenbatek lortzen du C1 eta lana (zerrendetan ondo egotea kasu), baina erreta iritsi da? Suposatzen da perfekto dakiela baina ez...

@mikelgs @desertorea @AxiVentimiglia Gaztelerazko C1 eskatu beharko litzateke ere. Ea zenbatek lortzen dugun!! :D
Nik baditut lankideak B2izan gabe euskaraz moldatzen eta saiatzen direnek eta C1ekin beste batzuk egun on ere ez dutenak esaten...
Nondik hasi??? Ba idearik ere ez, egia esan....

@izarobasurko @AxiVentimiglia @mikelgs kointzidentzietan oinarritutako estatistikak dira horiek, ezta? Seguruenik bai.

Beste kointzidentzia bat: nire gurasoek, eta familiako gainerako kideek, euskaraz ez dakitela ziurta niezaieke. Eta inoiz ez dut maila egiaztatu behar izan, baina bai maila probatu, eta ez dut arazo handirik izan C1era iristeko. Eta, esan gabe doa, ez naizela haiek baino azkarragoa.

@izarobasurko @AxiVentimiglia @mikelgs suposatzen dut klasismo hori baieztatzen duten horiek, euskaldunak ez diren familietako kideak izango direla. Hala balitz, esango nieke ustezko klasismo hori baieztatzea dakarrela (norberaren buruan, noski), familia euskaldunak erdaldunak baino posizio hobean daudela onartzea. Eta hori, bai, klasismoa dela (eta norberaren burua gutxi maitatzea). Paradoxikoa, ezta?

@desertorea
Ez dizut oso ondo ulertu, si quieres hablamos en castellano 🤣🤣🤣🤣
@izarobasurko @AxiVentimiglia

@AxiVentimiglia
Bai bai, PSEk tarteka egiten duen hori miserablea dela garbi dago. Eragin toxikoa dauka, Ayuso edo Vox-en antzeko portaera da: gauzak esan eta jendea haserretu dadila.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.