Ez nekin hau jarri behar nuen edo ez, baina uste dut sare sozial hau osasuntsuagoa dela Twitter baino honi buruz beste internautekin hausnartzeko:
👇👇👇

Azkeneko egunetan albiste izan da Emmanuel Macronek Frantizar Estatuko lehen enpresa energetikoa nazionalizatu duela, eta ondo hartu den albistea izan da hemen. Batzutan pena ematen nau ze erreztasunarekin ahazten ditugu betaurreko materalista horrelako albisteal ateratzen direnean. Benetan sinisten dugu neoliberalismoaren barne bizi den Estatu batek enpresa bat nazionalizatzen duenean, sektore horren indar-korrelazioak aldatuko dituela?

Emmanuel Macron ez da ezkertiar bezala identifikatuko nukeen politikari bat, eta Frantziar Estatua ez da sozialismora bideratuta dagoen Estatua ere ez. Macron, bere burua liberaltzat hartzen duena, ez luke onartuko mekartu askearen ezabapena (a ze oximorona liberala izateko, ez?).

Eta noski, besteak beste, Macron ez da batere tontua. Txaleko horien garaian ikusi zen Macronen presidentziak edozein itxura hartu dezakeela (izan ere, kapitalismo berantiark duen abantaila da nahi duen itxura hartu dezakeela). Ikusi dugu Macronen zati ultraeskuindarra eta aldi berean zati “progreena” bere lehen mandatuan.

Jarraitu

Bestalde, honako hausnarketa hau egin nahiko nuke: ikuspuntu kontsumistatik pentsa dezakegu aurrera pauso bat izan daitekeela herrialde baten ekoizpen-sektore estrategiko baten enpresa handiena nazionalizatzea, baino enpresa horretan existitzen den botere-jerarkiarekin bukatuko du nazionalizazio prozesu horrek? Langileen lan-harremanak automatikoki hobetuko dira eta enpresa modu horizontal batean moldatuko da? Ez dut uste, eta hor dago ikuspegi materialista albiste horretan, nire ustez gutxienez

Horizontaltasuna, lokaltasuna eta pertsonak erdigunean jarriko duenaren eredu Ekonomia Soziala eta Eraldatzailea dela defendatzen dut, eta oligopolioaren enpresa energetiko espekulatzaileak liberatuak edo Estatu neoliberalaren esku egon arren, ez dute inoiz pertsonen interesak eta ingurumenaren babesa erdigunean jarriko.

@AxiVentimiglia zurekin ados nago.

Eskerrik asko zure iritzia idazteko denbora hartzeagatik eta besteokin partekatzeagatik.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.