@EDERTO87 nik aspalditik erabiltzen ditut bertako aplikazioa gehienak eta egia esan oso gustura. F-Droiden galeria topatuta hasi nintzen eta orain, galeria, egutegia, kontaktuak, fitxategi kudeatzailea, musika, ahots grabagailua... Lan bikaina egiten duena!

Gaur gu ere Donostian izango gara euskararen alde. Ez dago egunero erabiltzea bezalakorik, baina bertara joatearekin jendea pauso hori ematera animatu badezakegu konta dezatela gurekin

Gaur batxi2ko ebaluazio bilerak izan ditugu. Zenbat alda dezakeen ikasle baten bizitza bere tutorearen inplikazioak, bilerako irakasleen umoreak, bileran ze irakaslek hitz egiten duten eta zein geratzen diren isilik... Faktore gehiegi eta saiatu arren ziur beti ez dugula asmatzen. Gaurkoan batzuei ate gehiegi ez ixtea lortu dugularen sentsazioaren geratu naiz behintzat,ez da gutxi

Atzo Senpereko lakura . Giro ederrean egun pasa politta. Pena ezin izan nuela Txikilinux proiektuko standetik pasa, baina asko pozten naiz izan zuen arrakastaz! Urratsez urrats herria egiten jarraituko dugu etorkizunean ere!

@mikelgs ok, ohitzen ez banaiz frogatuko dut, bestela app ofiziala ere badago. Eskerrik asko!

@porru hori pentsatu nuen bai. Ideia ez da txarra baina oraingoz behintzat arraroa egiten zait bai. Ikusiko dut ea ohitzen naizen ba! Eskerrik asko

Tusky aplikazioan ez zait agertzen tut bat zenbatek atsegin duten edo bultzatu duten lehen ikusmiran(ez nireak, ez besteenak). Tutean sakatu eta irekia dudanean bai. Hori horrela da edo zerbait gaizki dut?

Beñat (r)en bultzada

Musikazuzenean ere Mastodonen!
Saiatuko gara hemen ere informazioa zabaltzen!
Bitartean, bisitatu gure atari digitala!
musikazuzenean.eus/

Jada urtebete luze Googleren zerbitzuak (gmail, calendar, keep, drive..) atzean utzi nituela eta Nextcloudera salto egin nuela. Hasieran arraroa egin zitzaidan baina momentu puntualak albo batera utzita, ez ditut faltan bota. Badaude alternatibak eta hemen ditugu.

Ea ze topatzen dudan ba hemendik. Ez naiz asko idaztekoa, baina ziur gauza interesgarriak topatzen ditudala!

Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.