Finkatutako bidalketa
BizilanEus (r)en bultzada

🙋 Maiz Egindako Galderak (MEG-PUF-FAQ)

4️⃣3️⃣ Egonkortze prozesu berezietara soilik iraupen luzeko interinoak aurkez daitezke?


@BizilanEus
👉 labur.eus/sortuetaegonkortu

EAEn ez bezala, Nafarroan ez da aldaketa handirik egin Estatuko lege eta funts berrien harira. Ez bada pasa den urrian alokairuaren gehienezko prezioa 650 eurotik 675 eurora igo zutela.

Honetaz gain, izurritea dela eta, 2020tik laguntza hau langabezian geratu diren lagunek ere eska dezakete, nahiz eta adinaren baldintza ez bete.

Diru-laguntza zelan eskatu behar den eta gainontzeko detaile guztiak hurrengo artikuluan azaldurik dauzkazue:

👉🏼 bizilan.eus/gazteak/gazteei-zu

Erakutsi haria

📌 GAZTEENTZAKO ALOKAIRU-LAGUNTZAK: EMANZIPA (NAFARROA)

Egun on, Bizilankideok! 🙋🏻‍♀️

Zin egin nizuen, ezta? Bada, berbako andra naizenez, hemen dakarkizkizuet gaur ze nolako laguntzak eska ditzazkezuen Nafarroan, gazteak bazarete eta merkatu askeko etxebizitza batean alokatuta bazaudete.

Gogoratzen duzuenez, hauek Emanzipa programaren bitartez kudeatzen dira.

mastodon.eus/@BizilanEus/10828

Artikulu honetara EAEko Gaztelagun programa ekarri dizuegu. Zertan datzan eta zelan eskatu behar den kontatzeaz gain, aprobetxatu dugu Jaurlaritzak komunikabideetan saldu dituen hobekuntzak lege estatalaren testuinguruan kokatzeko.

: zuri guztiak ez dira elurrak.

👉🏼 bizilan.eus/gazteak/gazteei-zu

Eta trankil, napar lagunok!
Beti zaudete ene gogo-bihotzean.

Hurrengo artikulua Emanzipa programaren inguruan izango da, zin dagizuet. 🤞🏼

📌 GAZTEEI ZUZENDUTAKO ALOKAIRU-LAGUNTZAK: GAZTELAGUN (EAE)

Seguruenik entzun duzue Madrilgo Gobernuak atera duen gazteentzako alokairu bonuaz, apirilaren 28tik eska daitekeena.

Lege estatala izan arren eta funtsak Madriletik ipini arren, kudeaketa erkidego autonomikoei dagokie. Edozelan, laguntza hau ez da Hego Euskal Herrian martxan jarriko.

EAEn Gaztelagun eta Nafarroan Emanzipa programak dauzkagu eta horiexek izango dira hemendik aurrera ere indarrean jarraituko dutenak,

mastodon.eus/@BizilanEus/10824

Hau da, nahiz eta elkarbizitza ukaezina izan, erregistrotik pasa izanaren betebehar formala ezinbestekoa izango da.

Alarguntza pentsioaz gehiago jakiteko:

👉🏼 bizilan.eus/pentsiodunak/alarg

Eta ebazpena kontsultatu nahi baduzue:

👉🏼 poderjudicial.es/search/AN/ope

mastodon.eus/@BizilanEus/10824

Momentura arte leiho bat zabalik zegoen harremana frogatu ahal izateko. Askoz zailagoa izan arren, zenbait kasutan auzitegiek alarguntza pentsioa ematearen alde eginak zuten, elkarbizitza beste bide batzuetatik egiaztatzen bazen.

Hala ere, Auzitegi Gorenak, 2022ko martxoaren 24ko ebazpen baten bitartez, bide hau itxi egin du. Honela, alarguntza pentsioa jaso ahal izateko, derrigorra da edo ezkontza agiria edo izatezko bikoteen erregistroaren dokumentua.

👇

🔴 IZATEZKO BIKOTEAK ETA ALARGUNTZA PENTSIOA

Egun on, Bizilankideok! 🙋🏻‍♀️

Eguneraketa batekin gatoz gaurkoan.

Badakizuenez, alarguntza pentsioa ezkontideek zein izatezko bikotekideek eska dezakete. Gainera, iazko abenduan estatu mailako araudian kasu biak nahiko parekatu ziren.

Baina, ZER GERTATZEN DA EZER SINATU EZ DEN KASUETAN?

👇

mastodon.eus/@BizilanEus/10823
Gure azken artikulu honetan bonu sozialaz jakin beharreko guztia aurkituko duzue: zeintzuk taldek eska dezaketen, zelan kalkulatzen diren gehienezko diru-sarrerak, nork tramitatu behar duen, atxiki beharreko dokumentazioa…

👉🏼 bizilan.eus/nora-jo/nora-jo-el

mastodon.eus/@BizilanEus/10823
- covid-19aren izurriteak ekonomikoki kaltetutakoentzat ere luzatu da bonua jasotzeko aukera,
- eta, azkenik, betebeharreko baldintzak berriro ere gogortu dira, familia unitatearen kontzeptua zabaldu eta, hemendik aurrera, elkarrekin bizi direnen kide guztien errentak kontuan hartuko direlako.

(...)
👇

...NORA JO ELEKTRIZITATEAREN BONU SOZIALA ESKATZEKO?

Egun on, Bizilankideok! 🙋🏻‍♀️

Bonu soziala elektrizitatearen fakturan jaso daitekeen deskontua da. 2022ko apirilean aldaketa batzuk egin dira honen gainean:

- deskontu handiagoak jasotzeko aukera luzatu da;
- hemendik aurrera bonua automatikoki berriztuko da;
- jasotzaile talde berri bat gehitu da (bizitzeko gutxieneko errenta jasotzen duten horiek, alegia);

(...)

👇

mastodon.eus/@BizilanEus/10819

...Artikulu honetan, besteak beste, zera argitzen ahalegindu gara:

- zertan datzan Hitzarmen hau
- Estatuak zeintzuk puntu ez dituen betetzen
- ze momentutan dagoen afera (Gorteetako Mahaiak apirilaren 22an, azkenik, erabaki zuen tramitatzea),
- zer ekar dezakeen Hitzarmenaren berrespenak (ala ez)
- langabezia prestazioa ez dela aldarrikapen bakarra eta bide luzea dagoela oraindik etxeko langileen egoera gainontzeko langileen egoerarekin parekatzeko.

📌 ZER DA LANAREN NAZIOARTEKO ERAKUNDEAREN 189 HITZARMENA?

Egun on, Bizilankideok! 🙋🏻‍♀️

Etxeko langileen gutxieneko eskubideak ezartzen dituen 189 Hitzarmenak berriro egin du salto komunikabide guztietara. Ministeriotik esaten digute baietz, orain egin egingo dutela, hitzarmena berretsi egingo dela. Eta zenbaitek jadanik ematen dute egintzat etxeko langileak langabezia prestazioa jasotzen hasiko direla laster batean.

📌 MASKARAK LANEAN, NOIZ? MINISTERIOAREN GIDA

Maskarak barnealdeetan edo toki itxietan erabiltzeko derrigortasuna indargabetu da, osasun zentroetan, zentro soziosanitarioetan eta garraio kolektiboan izan ezik.

Baina, zer gertatzen da beste lan eremuetan? Bada, hau guztia prebentzio zerbitzuen esku utzi da, lantoki bakoitzean babes neurririk eraginkorrenak har ditzaten.

Osasun Ministerioak argitaratu duen gida eta beste dokumentu erabilgarri batzuk:

👉🏼 bizilan.eus/koronabirusa-infor

📌 SEKTORE PUBLIKOKO EGONKORTZE PROZESUAK: GALDE-ERANTZUN GEHIAGO!

Egun on, Bizilankideok! 🙋🏻‍♀️

Aurrekoan komentatu genizuenez, egonkortze prozesu hauek hainbat eta hainbat zalantza sortzen ari dira. Hori dela eta, atal berezi bat sortu genuen galdera ohikoenak argitzearren.

Bada, galdera gehiago gehitu ditugu EPEen, irtengo diren plazen, hautapen prozesuen eta abar luze baten inguruan.

👉🏼 bizilan.eus/ohiko-zalantzak/so

📌 JARDUNALDI EGOKITZAPENA ZAINTZA BETEBEHARRENGATIK

Jardunaldia murriztea ez da modu bakarra zaintza betebeharrei aurre egin ahal izateko. Jardunaldia egokitzeko eskubidea ere badaukagu.

Denbora berbera emango genuke lanean (eta, hortaz, soldata ez litzaiguke murriztuko), baina hainbat aldaketekin: txanda aldatuta, sarrera eta irteera orduak malguturik, zenbait egun telelanez arituta...

👉🏼bizilan.eus/ohiko-zalantzak/ja

📌 JARDUNALDI MURRIZKETA ZAINTZA BETEBEHARRENGATIK

Aurrekoan gaixotasun larriak pairatzen dituzten seme-alabak zaintzeko eska daitekeen prestazioaren nondik-norakoak ekarri genizkizuen. Baina, kasu horretan ez ezik, beste zaintza egoera batzuetarako ere eska daiteke jardunaldi murrizketa:

- 12 urtetik beherako seme-alabak
- Desgaitasunen bat daukan eta lan ordaindurik egiten ez duen pertsonaren bat
- Odolkidetasun edo ahaidetasun bigarren gradura arteko senide bat

👉🏼 bizilan.eus/ohiko-zalantzak/ja

📌 MINBIZIAK EDO GAIXOTASUN LARRIREN BATEK JOTA DAUDEN SEME-ALABAK ZAINTZEKO PRESTAZIOA

Honelako kasuetan jardunaldi murrizketa eska dezakegu. Honek ekarriko ligukeen galera ekonomikoa ekiditeko, oinarri arautzailearen %100eko prestazioa eska dezakegu.

Gizarte Segurantzaren erregimen guztietako langileek eska dezakete (inoren konturako langileek, autonomoek, etxeko langileek).

👉🏼 bizilan.eus/prestazioak-3/minb

📌 SEKTORE PUBLIKOKO EGONKORTZE PROZESUAK: GALDE-ERANTZUNAK

Aurrekoan sektore publikoan egin behar diren egonkortze prozesuak arautzen dituen legearen nondik-norakoak azaldu genizkizuen.

Denarekin ere, milaka zalantza sortzen ari dira. Horregatik, galdera ohikoenak identifikatu eta argitzen ahalegindu gara.

Eta, hala ere, oraindik dudaren bat izango bazenute, FORMULARIO bat ere topatuko duzue orrialde amaieran. Bete ezazue eta zuen zalantza erantzuten saiatuko gara

👉🏼 bizilan.eus/ohiko-zalantzak/so

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.