Bihar 20:00etan, Oreretako Mikelazulon, Metrokokoadrokaren 'Zanbuia!'-ren gaineko film laburra eta solasaldia.

Xabier Montoiaren ‘itxaropen’ argitaratu dugu Booktegin, Oier Guillanen irakurketarekin batera: booktegi.eus/liburua/152/itxar Gaur, 19etan, Donostiako Botanikan, biak izango ditugu emanaldi berezian: ongi etorria izango zara.

Gari Berasaluzeren 'Enarak itzuli dira' argitaratu dugu Booktegin: booktegi.eus/liburua/142/enara Gozatu, eta lagunekin partekatu, mesedez.

Rafa Ruedaren 'Hiri kristalezkoa' argitaratu dugu Booktegin, Gotzon Barandiaranen hitzaurrearekin eta Malen Amenabarren ilustrazioekin. Letrak, besteak beste, Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Gotzon Barandiaran, Miren Amuriza, Leire Bilbao eta Rafarenak dira. booktegi.eus/liburua/139/hiri-

Andoni Arenazaren 'Gu, 'papa' esaten genuenok' argitaratu dugu Booktegin; hitzaurrea Jose Mari Pastorrek idatzi du: booktegi.eus/liburua/134/geu-p

'Elefantea sutondoan' solasaldiaren bideoa plazaratu dugu: booktegi.eus/bideoa/118/elefan PatxiSaez eta Txerra Rodriguez euskararen erabileraren gainean aritu ziren Euskaltzaindian.

Ana Galarragaren 'Sapiens ispiluaren aurrean' Booktegin: booktegi.eus/liburua/132/sapie Eta gaur, 19:00etan, Ana eta Joseba Riosen solasaldia izango dugu Donostiako liburutegi nagusian: ongi etorria izango zara, noski.

Vercors-en 'Itsasoaren isiltasuna' argitaratu dugu, Josu Zabaletak itzulia. Josuk ipuin guztiak grabatu ere ditu. Hitzaurrea Iban Zalduak idatzi du, eta azala Ramon Zabalegirena da. booktegi.eus/liburua/129/itsas

Xabier López Askasibarren ‘Euriaren esperoan’ argitaratu dugu gaur Booktegin: booktegi.eus/liburua/128/euria Gozatu, eta lagunekin partekatu, mesedez!

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.