Jarraitu

Hurrengo bideoarekin nire Youtube katea aurkeztu nahi dizuet.
Zatozte Linux-en mundura ezagutzera!
youtube.com/watch?v=638Zu6MyWt

@EDERTO87 ze itxura ederra proiektuak!! Mastodonen idazten duzun bakoitzean jakinarazpena jasotzeko harpidetza egin dut 👌👌👌

@mikelgs Milesker. Mikrofonoa bihar edo etzi iritsiko zait eta berehala hasiko naiz bideoak egiten. Helburu nagusia da Linux erakustea ordenagailuen erabiltzaile arruntei. Alegia, azken bi urteotan bizi izan dudan esperientzia hori bera besteekin partekatzea. Eta, jakina, euskaraz!

@EDERTO87 @mikelgs Agian niri balioko dit. %100ean Microchofek harrapatua nago, baina Linuxera pasatu nahiko nuke baina ez naiz gai. Ordenagailu zaharrak ere baditut, aprobak egiteko.

@txikillana @EDERTO87 Linux party bat antolatu dezakegu! Lankide batek "hil" zaion portatila ekarriko dit laster. Gasteizera hurbildu nahi baduzu, probaren bat egingo dugu!

@txikillana @mikelgs @porru Ni Lapurdin bizi naiz eta ezingo nintzateke Gasteiza hurbiltzea. Aldiz, Frantziar Estatuan Gaming Linux Fr komunitatea existitzen da Discord-en. Bertan, topaketa birtualak egiten dituzte Linuxi buruz hitz egiteko: distribuzio bat aurkeztu, iritziak eman, etab. Epe ertainera interesgarria izan daiteke halako zerbait muntatzea. Edozein kasutan, harpidedun kopuru polita beharrezkoa da egitasmo hauek arrakastatsuak izan daitezen. Urratsez urrats, beraz

@txikillana @mikelgs Windows erabiltzaileentzat Linuxen munduan muturra sartzeko modurik goxoena birtualizazioa da, nire iritzi apalean. Hori da nire lehen bideoan azalduko dudana: Linux distribuzio bat probatzea Windowsen egonda, Oracle VirtualBox programarekin

@EDERTO87 ez baduzu errepikatu nahi edo, zure tutorialak prestatu baino lehen, eginda dauden tutorial batzuk begiratu nahi badituzu, agian hemen bilatzea interesgarri zaizu: librezale.eus/mediawiki//index

Adibidez libreoffice-ri buruz badaude tutorial berri eta on batzuk: youtube.com/playlist?list=PLcX

Eta Kdenlive-ri buruz ere bai: peertube.euskarabildua.eus/w/p

@mikelgs eskerrik asko tutorialak partekatzeagatik. Hastapeneko bideoatan Linuxen mundura nola sartu erakutsi nahiko nuke (birtualizazioa, alegia). Ondotik distribuzio ezagunenen instalazioa, lehen konfigurazioak eta programen instalazioa.
Tutorialak azkenerako uztea pentsatuta daukat, denbora larregi eskatzen didatelako

@EDERTO87 @mikelgs

Laguntza nahiko bazenu, ni bideoak iten ibilitakoa naiz, beraz badakat esperientzia
Bideo ta bateze audio edizioan, gidoietan, ideietan...

video.anartist.org/c/grabatoki

@porru eskerrik asko, benetan, laguntza emateko prestutasunarengatik. Urte t'erdi nabil proiektua isilpean kozinatzen eta orain Iritsi da sukaldea irekitzeko garaia. Begiradatxoa botako diot bidali berri didazun estekari. Gabon pasa!

Joe, ez zaitut agobiatu nahi @EDERTO87 baina nik ere beste pare bat egin nituen. Ez duzu asko ikasiko beraietatik, baina hementxe jaja fediverse.tv/w/koQix4q7ZCi5Vgg eta fediverse.tv/w/aHhc8bqvwoQ4r9G @porru

@mikelgs @porru Txikilinux-en bideoa ikusita neukan. Donibane Lohizuneko ikastolako gurasoa naizenez, proposatu nien euren ordenagailuetan sistema eragile hau instalatzea. Baiezkoaren zain nago oraindik

Joe @EDERTO87, ze indarra zuria! Urte t'erdi holako zeoze ixilpean mantentzea ez da errexa. Edozein-edozein laguntza esaiazu, zalantza gabe

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.