Jarraitu

NEWPIPE-k arazoak izan ditu azken 48 orduetan behar bezala funtzionatzeko. Arazoa konpondu nahi baduzue, honakoa egitea gomendatzen dizuet:

1) F-Droidera joan eta Newpipe desinstalatu
2) Deskargatu Newpipe-n ".apk" fitxategia eta instalatu hemen: newpipe.net/#download

Prozedura honek arazoa konpontzen du.

Zer gertatu da? Newpipe-n 0.23.1 bertsioak arazoak ditu. 0.23.2 bertsioa kaleratu badute ere, oraindik ez dago eskuragarri F-Droid dendan.

@EDERTO87 harpidetzak, zerrendak etab. baldin badituzu, gogoratu desinstalatu aurretik gordetzea: Ezarpenak > Edukia > Esportatu datu-basea. Berrinstalatu ondoren, inportatu, eta listo.

@miren Milesker, Miren. Egin izan dut (aurreko batean dena desagertu egin zitzaidalako) baina ahaztu egin zait prozeduran aipatzea

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.