EHGAM (r)en bultzada
EHGAM (r)en bultzada

Gaur, abenduak 28, arratsaldeko
18:30etan, Lumagorrik aurkeztuko du 'Bide zuzenak, ibilbide okerrak' dokumentala, Arabako LGTBI+ mugumenduaren historiari buruzkoa, Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan

EHGAM (r)en bultzada

GAUR, ABENDUAK 26, 40 URTE HOMOSEXUALITATEA ARRISKUTASUN SOZIALEKO LEGETIK ATERA ZENETIK

EUSKADI IRRATIKO INFORMATIBOETAN EMITITURIKO AUDIOA

Garai hartan indarrean zegoen Arriskutasun Sozialeko eta Birgizarteratze Legea erabilita, poliziak eta epaileek ustezko "marikoi" asko bidaltzen zituzten gartzeletara.
EHGAMek eta antzeko beste taldeek egindako presioaren ondorioz, legea aldatu zen orain 40 urte.
Legea ez zen guztiz indargabetu 1995era arte.

soundcloud.com/imanolag/homose

EHGAM (r)en bultzada

1979ko ekainaren 28ko manifestazioa.
Egia esan, ez dut gogoratzen 28an bertan egin genuen, edo 23an. Izan ere, lehenengo urte(et)an, anglosaxoiei kopiatuta, hurbilen zegoen larunbatean egin baikenituen manifak. 1978an ziur nago 24an egin genuela. Gerora, euskal tradizioari jarraituz, 28an bertan hasi ginen egiten, gaur arte; baina ezin du ziurtatu zein urtetatk hona.

Gaur dela 40 urte 'Ley de Peligrosidad Social' delakotik irten zen homosexualitatea. Artean, delitutzat geratu zen kode militarrean eta 'exibicionismo'aren kontrako kode zibilean.

EHGAM (r)en bultzada

Gay mugimenduaren lehenengo urteetan ez ginen legalak, UCDko Martin Villa ministrariak ez baigintuen legeztatu nahi. Urteak pasatu behar ziren legalizazioa lortu arte. Hemen duzue garai hartako pegatina bat, gay mugimenduaren legalizazioa eskatzen duena.

Gaur EHGAMek bere 'Madelon literatur sariak 2018' eman ditu. Saridunak hauxek izan dira:
14-17 urtekoen artean, lehenengo saria Azkoitiako Julene Iturbe Epelderentzat izan da "Nik ere hegan egin nahi dut" ipuinagatik, eta bigarrena Oreretako Lili Aduriz Eturarentzat, "Hezi" izeneko ipuinagatik.
18-25 urtekoen artean, Oreretako Ainhoa Learte Usabiagarentzat, lehena, eta Gasteizeko Ania Latorre Armantia, bigarrena, "Koloreztatzeko mihisea" eta "Arazoak arazo" lanengatik

ehgam.eus/ehgamek-madelon-sari

20 urte baino gehiago pasatu dira Ehgamek gune askatuen aldeko kapaina hau egin zuenetik hona. Baten batek esan diezaguke
kartel hau oraindik jarrita dagoen lekuren bat?

EHGAM (r)en bultzada

“Intersekzionalitatea edota zapalkuntza anizkoitzak”

Zabaldu / Elkarbanatu

Itzulpena: Hiruki Larroxa Kolektiboa

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.