Galdetu "who is behind #GretaThunberg (Klimaren Aldeko Ostiralak / #FridaysForFuture: https://www.fridaysforfuture.org)?" eta hara: #CoryMorningStar-ek (https://twitter.com/elleprovocateur "Independent investigative journalist with artistic&intellectual tendencies, who lives and acts with little regard for conventional rules of behavior.") #manipulazioa+#iruzurra salatu. Non ote egia?
The Manufacturing of #GretaThunberg–for Consent: The Political Economy of the Non-Profit Industrial Complex
@Eleder pertsona honek idatzitako sei artikulu luze eta datuz betetako bi irakurri ditut gainetik eta ez zait gustatu.
Kapitalismo berdearen aldekoek, Greta medioetan gehiago agertzen lagundu dutela esaten du, interesatzen zaielako. Ados.
Hainbat enpresak eta GKEk Greta "sortu" dutela dio, baina ez du horren frogarik ematen (nik ez ditut ikusi).
Bera, Greta erabili duen beste bat litzateke, izenburu deigarria hori jarri ondoren, testuen % 98an bere arerioez ari baita.
@Eleder egilearekin ados egon naiteke emisioen sostengarrirasuna, neutraltasuna eta abarren ordez, emisioen txikitzea behar dela dioenean. Baita batzuek erronka ekologikoarekin dirua egin nahi dutenak daudela dioenean, arazoak gehiago okertuz. Baina artikuluetako funtsa Gretaren manipulazioa dela suposatzen da eta hori ez du ondo lotzen. Horregatik ez zait gustatzen horrela argudiatzeko modu horrek. Inork beste iritzirik?