Hegemonia sozialetik politikora
https://www.enbata.info/articles/hegemonia-sozialetik-politikora/
Xavier Antich Kataluniako Omnium Culturaleko presidenteari Berria egunkariak egin elkarrizketari lotua den bideo honetan, Kataluniako «hegemonia politikoaren alde» berriz lehiatzeko, «hegemonia soziala» berreraikitzea aipatzen da.
Antich-ek independentziaren aldarrikapena bereizi dela bizi baldintzak hobetzeko aldarrikapenetik azpimarratu du bai eta argi luzeak ezarri behar direla, aitzina begiratzeko eta ez «2017an ainguraturik» egoteko.