errealitate gordina, euskara sarean zaindu ezean 

@dabidnet iGailuen euskaratzea adibide bat baino ez da, ikuspuntu guztietera iristeko asmotan. Izan ere software librearen erabilera sustatzea da helburu nagusia, euskaraz beti ere. Ahal diren sistemak hala ezartzen laguntzea, eta ezin direnak (bideokoa, kasu) gutxienez nabigatzailean euskara hizkuntza bezala lehenesten irakastea, horrek dakartzan ondorioak adieraziz. Bideo gehiago daude bidean. Helburua da euskararen biziraupen teknologikoan norbanakoen ekarpena sustatzea !

Euskarazko edukia kontsumitzen duten erabiltzaile kopurua neurtu egiten dute. Nabigatzailea konfiguratzen ikasi, hala eskatu dezan automatikoki. Zure sareko euskara lorratzak, etorkizuneko euskararen presentzia bermatzen laguntzen du!

Oraindik orain nago sasoiko,
baina ez nahiko.
Inork ezer egin ezean naiz desagertuko.
Ugaria naiz, baina ez franko.
Begi asko ditut ikusteko,
baina aho bakarra hitz egiteko. Pandemia izateko beharrez, luze bizirauteko.
Sarean zabaltzen lagunduko?
Egin, ziberdoministiko!

Nor naiz?

Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.