Ezagutzen al duzu gure Film aurkibidea? Animaziozko eta irudi errealeko filmak aurkituko dituzu bertan; haurrentzat zein helduentzat diren 1494 film. Gainera, herrialde, genero zein izenburuz aurkitu ahal izango dituzu filtroak erabilita. euskal-encodings.com/aurkibide

Begirada, 8. atala, jaisteko prest!
Light Yagamik gaizkile garbiketarekin darrai. Mundua gaizkilerik gabeko gune bilakatu nahi du.


Erakutsi haria

TS Spivet Gazte Harrigarria. 2013ko film frantsesa.
T.S Spivet, Montanako etxaldean bere familia xelebrearekin bizi den hamar urteko jeinua da. Kartografia eta zientziarako duen talendu aparta laster saritua izanen da: zientzia instituzio batek sari garrantzitsua emango dio. Hortaz, eta maleta bakarra lagun, herrialdea alderik alde zeharkatzeari ekingo dio.

euskal-encodings.com/smf/index

Tintinen Abenturak Hergé kazetari Belgikarrak sortutako komiki sorta dira. Euskal Herrian, Elkar argitaletxeak 80. hamarkadan argitaratu zituen komikiok. Gaur egun deskatalogaturik daude eta kolekzionisten altxor bilakatu dira. Geratzen diren ale apurrek gero eta kalitate eskasagoa dute; hori ekiditeko, ale bat behintzat eskaneatu eta digitalizatu egin dugu. Igoera atalean, komikien sailan aurkituko duzue. Goza ezazue! Esteka zuzena: labur.eus/n19wb

Bad Words. Jatorrizko hizkuntzan euskarazko azpitituluekin. labur.eus/WvOm2

Spelling Bee txapelketak fenomeno estatubatuar bitxi bat dira: hitzen ortografia zehatza asmatzeko ahozko lehiaketak. Halako bat umetan galdu zuen pertsona bat, nagusi gisa lehiatuko da urte batzuen buruan, arauetan dagoen salbuespen ilun baten ondorioz.


Aitajauna II

Corleonetarren historioaren jarraipena, batera kontatzen zaigun bi kontakizunekin oraingoan: famili negozioen arduraduna izateko Michael Corleoneren hautaketa bata, eta patriarkaren hastapenak, hots, ordurako hilik dagoen Vito jaunarenak, bestea. Beronen istorioaren kontaera Sizilian hasi, eta AEBetan izanen du segida non behe-behetik hasita, mafiako buruzagi garrantzitsuenetako bat bilakatu zen New Yorken...

Erakutsi haria

Aitajauna. (The Godfather).
1940ko hamarkada. Vito Corleone jauna New Yorken dauden bost mafia-familietako baten buru errespetatu eta larderiatsua dugu. Corleonek drogaren negozioetan ez sartzea erabakitzen duenean, beste talde baten buruzagiak haren hilketa aginduko du. Orduan mafia-familien artean borroka latz eta odoltsua sortuko da...

labur.eus/BeDYY

Jatorrizko hizkuntzan ikusten dituzu filmak? Hona hemen Wall Streeteko Otsoa filma, euskarazko azpitituluekin: euskal-encodings.com/smf/index

New York-eko Jordan Belfort burtsako inbertsorearen bizitzan oinarritua. 1990ko hamarkadaren erdialdera, Belfort amerikar ametsa lortu asmoz zebilen mutil gazte zintzoa zen, baina anbizio, zori eta diru-gosea baturik, 30 urte izan orduko, “Wall Streeteko Otsoa” bilakatua zegoen, dirutza itzela bilduta.

2001 Espazioko odisea. Stanley Kubricken zientzia fikziozko filma. Bere garairako, inoiz ikusi gabeko efektu bereziak erabili ziren. Ikusi beharreko filma da ezpairik gabe.
euskal-encodings.com/smf/index

Yagami Light ikasle bikaina da. Eguneroko bizitzak ikaragarri aspertzen du. Baina hau dena aldatu egiten da koaderno misteriotsu bat aurkitzen duenean: Death Note koadernoa. t.co/wlFECYUa5P

Erakutsi haria

Psikosia, Alfred Hitchcock zuzendariaren maisulana ere, euskaraz itzulita dago. Ba al zenekien? Ostiral gauerako film aproposa: euskal-encodings.com/smf/index

Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.