Ezagutzen al duzu gure Film aurkibidea? Animaziozko eta irudi errealeko filmak aurkituko dituzu bertan; haurrentzat zein helduentzat diren 1494 film. Gainera, herrialde, genero zein izenburuz aurkitu ahal izango dituzu filtroak erabilita. euskal-encodings.com/aurkibide

Euskal-Encodings (r)en bultzada

Yagami Light ikasle bikaina da. Eguneroko bizitzak ikaragarri aspertzen du. Baina hau dena aldatu egiten da koaderno misteriotsu bat aurkitzen duenean: Death Note koadernoa. t.co/wlFECYUa5P

Erakutsi haria

webgunean 8,2ko puntuazioa du ​k eta 9,0 webgunean. 20 minutuko atal bakoitzaren itzulpenean 7-9 orduz aritzen gara. 21 Atal ikusgai daude dagoeneko. euskal-encodings.com/smf/index
Emango al diozue aukera bat?

Erakutsi haria

@zital @txikillana

Azpitituluen formatua .srt edo .sub izan daiteke besteak beste, bai.

HDarena tarteko pausu bat da, film asko eta asko kalitate eskasean baitaude. VHStik grabatutako filmari azpititulua ere jar dakioke, baina behin lan hori egiten jarrita, lehenengo HDra pasatzea hobe.

Hau da: lehentasuna emango diogu HDak muntatzeari, euskarazko ahots eta azpitituluak dituzten muntaien aurretik. (Lan bikoitza baita).

@zital @txikillana
"diozuna planteatu izan da, baina lehenik beharrezkoa da HDra pasatzea. Berez lan bikoitza da. Lehenik, HD bideo bati euskarazko bikoizketa txertatu eta sinkronizatu behar zaio. Ondoren, azpitituluak sinkronizatu behar zaizkio.
Tamalez, une honetan ez dugu lagunik horretarako astirik duenik.

Agian etorkizunean..."

@zital @txikillana
Azpitituluak eta euskarazko ahotsarekin muntaia egiteko asmoari erantzunez: "Asmoa bai, baina momentuz hori baino ez, lan neketsua baita. Une honetan bi proiekturekin gabiltza nagusiki filmeei dagokienez: jatorrizko bertsiodun filmeei euskarazko azpitituluak txertatzea, eta euskarazko filmeak HDra pasatzea."

@zital @txikillana
@axelkok aurreko egunean galdetu zigun, eta euskarazko ahotsei euskarazko azpitituluak txertatzeko proiekturik dugun. Euskaldun berrientzat, interesgarria izan daiteke euskarazko ahots eta azpitituluak izatea. Tamalez, lan handia da eta momentuz ez gabiltza horretan. Izan ere, sinkronizazio bikoitza egin beharko litzateke.

mastodon.eus/@Euskalencodings/

Begirada, 8. atala, jaisteko prest!
Light Yagamik gaizkile garbiketarekin darrai. Mundua gaizkilerik gabeko gune bilakatu nahi du.


Erakutsi haria

@Exprai
Bide batez, eskaerak eta iradokizunak izeneko sail bat dugula gogorarazi nahi dizuegu. Zuek eskatu, iradoki, eta saiatuko gara betetzen. euskal-encodings.com/smf/index

Euskal-Encodings (r)en bultzada

@Exprai
15 urte bete dira Euskal-Encodings sortu zenetik, eta argi izan dugu beti, apurka-apurka baina gelditu gabe jarraitu behar genuela lanean. Laguntzailerik gabe ez gara ezer, eta laguntzaile gazte eta berriak behar ditugu dagoen lan andana aurrera eramateko. Antzeko ekimen eta web orri ugari sortzen eta desagertzen ikusi ditugu, baina guk hemen diraugu oraindik. Korrikako abestiak dioen bezala, gure erritmora!

@Exprai
Egia da, orainarte kantitatea kalitatearen gainetik hobetsi dugula, edo behar izan dugula, internet konexioak eta disko gogorren edukierak zirela eta. Gainera, lortutako ia material guztia Etbtik grabatutako materiala da, eta gehienetan VHStan grabatutakoa... Zergatik ez ditugu film guztiak HDan? Ez dugulako laguntzaile nahikorik. Bada orain, ordea, HDak muntatzen hasi den erabiltzaile bat eta benetan eskertzen diogu bere lana.

@zital
Eskuragarri dago. Iruzkin hori lehen orriaren bukaeran dago, baina hariak 2 orrialde ditu. 😙

"Josu Etx" erabiltzaileak 2001 Espazioko odisearen HD bertsioa prestatu du.

"Horrelako klasiko ikusgarri bat, jatorrizko bertsioan ikusteaz aparte kalitate onean ikustea funtsezkoa da."

Azpitituludun bertsioa hemen: labur.eus/hR7VB

Euskarazko ahotsarekin hemen: labur.eus/RJ1m9

Erakutsi haria

TS Spivet Gazte Harrigarria. 2013ko film frantsesa.
T.S Spivet, Montanako etxaldean bere familia xelebrearekin bizi den hamar urteko jeinua da. Kartografia eta zientziarako duen talendu aparta laster saritua izanen da: zientzia instituzio batek sari garrantzitsua emango dio. Hortaz, eta maleta bakarra lagun, herrialdea alderik alde zeharkatzeari ekingo dio.

euskal-encodings.com/smf/index

Show older
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.