Azken hilabete hauek beldurgarriak, intentsoak eta nekagarriak izan dira.
Tarteka gustura, tarteka etsituta aritu naiz lan batekin. Zer eta Espainiako Erresumaren historia laburbiltzen duen liburuxka batekin.
Ekainaren bukaeran kioskoetan egongo dena (edo hala espero dut).

Eguneroko lanaldiari gehitutako zama neketza izan da, baina goxoki bat zirudien enkarguak eta ezin ezetz esan, nahiz eta batzuetan goxoki pozointsua irensten ari nintzela pentsatu, ordu txikietan marrazten ari nintzelarik.

Kriston enbajadan sartu naiz kontu honekin, baina ez da egunero ​rekin argitaratzeko aukera sortzen eta gauza hauek, ba, ilusioa eta poza ematen didate, aizue...

litzateke hau burutzea etxean izan dudan babesa eduki izan ez banu. Ezinbestekoa izan da gure Zaloak egindako ahalegina eta hemendik ere eskerrak eman nahi dizkiot ♥. Berari eta gure alabei, izandako pazientziagatik ♥♥♥.

Eta orain, inprentan dagoelarik, beldurtzen hasi naiz, dakarren esposaketagatik. Ziurtasun falta guztiak agerian geratzeko zorian… Nahiko nukeen emaitzatik urrun xamar geratu da, baina egina dago.
Hortaz, datorrenari gai naizen duintasun apurrarekin eutsi behar!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.