Joan den urteko urrian #KutxaFundazioak jakinarazi ondoren "beste eragile batzuekin hizketan ari da Ekoguneko instalazioetan jasangarritasun-proiektu bat egiteko", gaur fundazioko beste erakunde baten bitartez esan didate #Ekogunea "itxita" dagoela. Itxita jasango du, beraz 😶
@LABeitb ETB1 SD kateak seinalerik ez al du bidaltzen, kendu egin al dute? Taldeko gainerako SDak ikusten ditugu. Gaur gauean bat batean eten da eta internetez jarraitu behar izan dugu.
“Eusplay”, bideojokoak euskaratzeko Youtube katea
http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus/eusplay-bideojokoak-euskaratzeko-katea/
@iparra_eus@mastodon.social @Talaioskoop @gamerauntsia
#Telelana egiten ari zara eta hainbat pertsonaren artean testu sinple bat sortu, adostu, txautu eta orraztu behar duzue? Sortu pad bat honelako batean eta ekin lanari:
https://paper.komun.org/
https://board.net/
https://beta.etherpad.org/
https://framapad.org/
Gehiago: https://github.com/ether/etherpad-lite/wiki/Sites-that-run-Etherpad-Lite
Gogoratu 30 egunez aldaketarik egiten ez bada, pad-a automatikoki ezabatu ohi direla. #tresnak
#gaurkohitza "popandi" da:
"Hortxe doa popandi hori lasai-lasai!"
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/popandi
Ezagutzen zenduan Lapphyttan, Europako labe garai zaharrena? Nik ez, eta lilluratuta nago. Euskal Herriko burdinolen (zeharrolen) jatorrixa bikinguen herrixan dago... https://eu.wikipedia.org/wiki/Lapphyttan
Everesteko egoera surrealista umorera ekarrita. 5 lagun hil dira duela gutxi iladetako itxaronaldi luzeen ondorioz. Egun hartako argazkia omen da #WhatsappezJasoa
Zientzia-fikzioan askotan landu da adimen artifizialen ondorioa logikoa gizateria mugatzea/akatzea dela. Baina ez da horrela izango: makinek ulertzen dutenean dena gezurra dela ezingo gaituzte serioski hartu eta gutaz paso egingo dute. Ez dute gure antzerki honetan parte hartuko ta gure lepo parre egingo dute.
Iaz hilabete eskasean Garoñako zentral nuklearrean jasotako hiru istripuren berri eman du ezagutzera orain CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak.
https://alea.eus/araba/1550834412296-50-litro-lokatz-erradioaktibo-garona
300 urte eta gero... kastorea azalduda berriro Lapurdin (bideoa) https://www.argia.eus/albistea/300-urte-eta-gero-kastorea-azalduda-berriro-lapurdin
Elkarrizketetan atentzioa eman didana eta arduratu nauena neska azkoitiarraren hizkuntzaren kode aldaketa azkarra izan da. Azkoitian izan naizen gutxitan orokorrean ikusi izan dudan joera kezkagarria da
Mastodoneko irakurketa talde euskaldun eta irekia sortu dugu https://laborategia.eus/mastodoneko-irakurketa-talde-euskaldun-eta-irekia-sortu-dugu/
Inkestak egiteko LimeSurvey softwareak oso oso itxura ona du. Aukera pilo bat eskeintzen du, eta emaitzak esportatzeaz gain (CSV/PDF/XLS/ODS/...) automagikoki hainbat grafiko berak bakarrik sortzen ditu.
LDAP/AD-kin ere lotzen da erakunde bateko erabiltzaile bakoitzari bere inkesta propioak sortzeko aukera emanez.
Hizkuntza kudeaketa ere badu, eta euskeraz ere badago
Ikusi gabe neukan Harkaitz Canoren "Azken aurreko manifestua" https://youtu.be/3SnclNXgk5Y Ez galdu!
Atari berri honek, izugarrizko garrantzia dauka
https://www.empleo-info.eu/eu/
Mastodon.social ✔️, Mastodon.eus ✔️ ... azal mehea pakidermoen eremuan #marruzagun