mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

James Joyceren irakur dezakegu gaur egun euskaraz, katalanez eta galizieraz.

Liburua itzultzeko saiakeren historian murgiltzea, beste nobela baterako emango lukeen materiala da: erregistro polizialak, zentsuran desagertutako eskuizkribjuak...

Oraindik “Ulises urtean” gaudela aprobetxatuz, artikulu honetan kontatu dut @ministerio_ctxt|entzat [gaztelaniaz]

ctxt.es/es/20221101/Culturas/4

ctxt.es | Contexto y Acción‘Ulises’ en un hipotético país plurilingüeAventuras y desventuras de la traducción de Joyce al euskera, el catalán y el gallego

@gorka_bm @ministerio_ctxt Ni irakurtzen nabil, kostata, lanak emanda, nekez, baina oharrei esker jasangarriago. Egundoko itzulpen eskerga!

@Bagurrin @gorka_bm
Hor nabil, irakurtzen hasi edo ez zalantzan. Galdetutakoek esan didate zaila eta korapilatsua dela, eta horrek gogoa kentzen du.
Beste bat da gazteleraz edo euskaraz saiatu 🙈
Artikulu interesgarria!

@ministerio_ctxt

@jogerka @Bagurrin Nire politika kasu honetan da: liburu euskaraz baldin badago, euskaraz irakurri. Inoiz ez bezalako aukera daukagu mende honetako euskaldunok alde horretatik. Eta Ulises Olarrak itzuli du gainera, berme handiagorik nekez.

Santi Leone

@gorka_bm @jogerka @Bagurrin Nik ez dut beti horrela jokatzen, baina horrela jokatu beharko nuke. Halere, zure artikuluak itzulpen horien bilduma egiteko gogoa pizten du.

@Farrcostar @jogerka @Bagurrin Posible balitz, irakur ditzakedan hizkuntza guztietako itzulpenekin sartuko nintzateke gela batean, eta giltza irentsi.

(Bueno, igual asteleheneko aldarteak ere eragiten dit)