Nola euskaratuko zenukete "multiplayer"?
@mikelgs @aldatsa ingelesezko fitxategietatik itzultzen ari naiz eta han horrela agertzen da ("Single Player" edota "World Editor" adibidez). Zalantzak izan nituen euskaratzean horrela usteko edo aldatzeko, baina tira, hori ingelesarekin soilik egiten badute, euskaratutakoa aldatzeko prest nago.
Notepad-en languntzarekin azkar alda dezaket.
@mikelgs @Hego Bai, hala da. Ingelesez ohitura handia dago maiuskulak erabiltzeko, baina @librezaleren estilo-liburuan hau jartzen du:
Menuetan, komandoetan, botoietan eta aukeretan, hitz bakarrekoak direnean, lehen letra maiuskulaz idazten da (Gorde, Inprimatu); hitz bat baino gehiagoz osatuak direnean, lehenengo hitza maiuskulaz hasiko da, baina gainerakoak ez.
https://librezale.eus/wiki/Arau_orokorrak#Maiuskulak_edo_letra_larriak
https://librezale.eus/wiki/Interfazea#Maiuskulak_eta_minuskulak
@aldatsa @mikelgs @librezale Ez nuen gida hori ezagutzen. Aginduak ere aldatu beharko ditut.
@Hego @aldatsa @librezale horrelako galdera bat hemen ikusteak ilusioa egin dit, baina badaezpada ere jakizu Librezale gela bat badagoela matrixen (edo telegram bakarrik baldin baduzu, hemen: https://t.me/librezale )
@Hego jokalari ugari?