Jarraitu

Peertubeko euskal instantziarik ba al dago?

@Hego Euskarabildua jardunaldiek badute bat baina horretarako bakarrik da:
peertube.euskarabildua.eus/

Euskarazko edukiak gordetzeko espresuki sortutako instantzia irekirik ez dago. Ondo legoke norbait animatzea.

Peertube softwarea aspaldi dago euskaratuta eta instantziek (guztiek?) interfazea euskaraz dute.

@txopi mastodoneko kontua erabil dezaket edo zerbitzu bakoitzak (mastodon, peertube...) beste kontu bat izatea eskatzen du? Hau da, kontu honekin peertuben aritu naiteke ala zerbitzu bakoitzak bere federazio esklusiboa dauka?

Fedibertsoaren kontua ez dut oso argi.

@Hego instantzia bakoitzak bere erabiltzaileak ditu, ohi bezala.

Mota berdineko instantzien artean erabiltzaileak migratu ditzakezu, hau da, edukiak mugitu. Adibidez, mastodon.social --> mastodon.eus

Gutxieneko federazioa erabiltzaile batek beste bat jarraitzea da, hau da, adibidez Mastodoneko erabiltzaile batek (zure lagun batek) Peertubeko erabiltzaile bat jarraitzea (zu). Era horretan, bideo bat argitaratzen baduzu, fedibertsoko zure hainbat lagunek jakin dezakete. Eta gauza gehiago.

@Hego ez dago izatez. Badago bat ekimen zehatz baterako sortu zutena, baño besteik ez

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.