Jarraitu

Ondo legoke "Lokala" eta "Federatua" aukerak dauden moduan "Taldeak" ere egotea.

Mastodoneko instantziek komunitateak kontuan dituztenez, ondo legoke euskal komunitatean segmentazioak egotea, adibidez: Zientzia, Gasteizko euskaldunak, Soziolinguistika, Euskarazko edukigileak...

Euskal komunitatea txikia da eta segmentazioaren bidez elkarlana susta daiteke.

Ea egunen baten Mastodonek aukera hori bermatzen duen. 😁

@Hego Irakurri nuenez badaukate hori garatzeko intentzioa. Gainera ulertu nuenez mezu bakoitzeko aukeratu ahalko da zein taldetara bidali. Kristona iruditzen zait!

@otsokume @galaipa
Eskertzekoa da alternatibak daudela ezagutaraztea, baina nahiago dut taldekatzea orokorra izan arte itxarotea.

Ea ere erabiltzaile gehiago mastodon erabiltzen hasten den. 🤞

@Hego @otsokume @galaipa taldekako segmentazio hori egiteko, ez al dizu balio Mastodonek eskaintzen dituen "Zerrendak" aukera? Uste dut arazorik gabe egin ahal izango duzula, bai web aplikaziotik zein Tuskytik (Fedilaben ere aukera dagoela uste dut).

Edo zerbitzari mailan egin nahi duzu komunitate osoaren eskura egoteko?

@desertorea @otsokume @galaipa

Zerbitzari mailan nahiko nuke.
Zerrendak hedabideentzako edo gai jakin batez idazten duten erabiltzaileak biltzeko balio dezake.

@Hego @desertorea @galaipa lemmy.eus ezagutzen al duzu? Ez dakit baliagarria izango zaizun baina Mastodoneko etengabeko jarioan ez bezala, komunitateak dira ardatz Lemmyn.

@otsokume @desertorea @galaipa

Tira, balio dezake, baina erabiltzaile euskaldunon arteko komunikazioan arrakastatsuagoak izan dira twitter/mastodon bezalako plataformak.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.