Etzi Donostiako EHUren campusean UEUren Filosofia eta Informatika sailek antolatu duten Informatikari Euskaldunen XII. Bilkura ospatuko da, Adimen Artifiziala gai bezala hartuta.

HiTZ zentroko kide asko bertan egongo gara, arloan lan egiten duten bestelako eragileekin batera. Zuk ere parte hartu nahi baduzu gaur daukazu matrikulatzeko azken aukera. 👇

ueu.eus/ikasi/udako-ikastaroa/.

Bihar HAP/LAP masterreko Master Amaierako Lanen defentsak izango dira Donostiako Informatika Fakultatean. 👇🏼

Ostiraleko Berrian Googleren Lamda sistemari buruzko erreportaia idatzi zuen Jakes Goikoetxeak, Orai NLP Teknologiak-eko Teknologia arduradun Xabier Saralegi eta EHUko irakasle eta Hitz zentroko IXA taldeko ikertzaile Gorka Azkuneren iritziak jasoz: berria.eus/paperekoa/1921/030/

Gogoratu gaur 10:00etan gure hileroko webinarra izango dugula. Beti da interesgarria Mikel Artetxe entzutea, beraz ez galdu aukera!

Hizlaria: Mikel Artetxe (FAIR, Meta AI)
Izenburua: Is scale all you need? (ingelesez)
Data: Ekainak 24, 10:00

Izena emateko (doan): t.co/5vFb7Q8GWL

Gaur arratsaldean Nayla Escribano ikerlariak Euskadi Irratiko baipasa saioan parte hartuko du, LREC konferentzian aurkeztutako BasqueParl corpusari buruz hitz egiteko.

Corpus honek Eusko Legebiltzarreko hitzartzeak biltzen ditu, parlamentarien hizkuntza-erabilera aztertu eta hizlariaren generoa ere kontuan hartuz.

Saioa zuzenean jarraitzeko (16:00-19:00): eitb.eus/eu/irratia/euskadi-ir

Informazio gehiagorako: sustatu.eus/1655454704

Kongresu buruak: German Rigau and Francis Bond

Antolatzaileak: Begoña Altuna, Itziar Aldabe, Xabier Arregi, Itziar Gonzalez-Dios, Aritz Farwell eta Esther Miranda.

Erakutsi haria

Poz handiz iragartzen dizuegu 12. Global Wordnet kongresua Donostian izango dela, 2023ko urtarrilaren 23tik 27ra.

Data garrrantzitsuak:
2022ko irailaren 30ean: artikuluak bidaltzeko epea amaitu
2022ko azaroaren 18an: onarpenen jakinarazpena
2022ko abenduak 1ean: izen ematearen irekiera
2022ko abenduak 23an: autoreek izena emateko epea amaitu, artikuluaren azken bertsioa bidali

Ostegun eta ostiral honetan EMLCT master europarraren urteroko bileraren anfitrioi izango gara Donostian. Partzuergo osoko ikasleek beren posterrak aurkeztuko dituzte eta bi hitzaldi gonbidatu izango ditugu (ingelesez).

1) Ekainak 23, 11:30etan: Oier López de Lacalle, "Few-shot Information Extraction is here: Pre-train, prompt and entail".

2) Ekainak 24, 10:00etan: Mikel Artetxe, "Is scale all you need?".

Hitzaldiak online jarraitu ahal izango dira EHUren webgunean: ehutb.ehu.eus/1katea

📢 Hilabetero webinar irekiak egiten ditugu hizketaren zein hizkuntzaren prozesamenduan lan egiten duten ikerlariekin, eta hurrengo ostiralean saio berri bat izango dugu.

Hizlaria: Mikel Artetxe (FAIR, Meta AI)
Izenburua: Is scale all you need? (ingelesez)
Data: Ekainak 24, 10:00

Informazio gehiagorako eta izena emateko (doan): t.co/5vFb7Q8GWL

Ez galdu!

Olatz Perez de Viñaspre eta Gorka Labaka itzulpengintza automatikoaren ikertzaileak Tilburgen daude, SignON europar proiektuaren urteroko bileran parte hartzen.

Proiektu honen helburua zeinu-hizkuntzaren eta idatzizko/ahozko hizkuntzen artean itzultzeko gai den aplikazio mugikor bat garatzea da.

Gaur gure zuzendari Eneko Agirrek hitzaldi gonbidatu bat eman du Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, NLDB 2022 konferentziaren barruan.

Hitzaldiaren izenburua "Few-shot Information Extraction is here: Pre-train, prompt and entail" izan da; eta artikulua, demoa eta kodea orrialde honetan aurki daitezke (Oscar Sainzek mantendua): github.com/osainz59/Ask2Transf

Bihar Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako "Eraldaketa digitala software libreko soluzioen bidez: ingurune guztietarako" jardunaldian parte hartuko du Aitor Soroak.

Informazio gehiago: t.co/4oQllh7OO3

Hemen hasierako saioko hitzaldien testuak (@ksarasola bidez):
- A. Ureña, SEPLN
t.co/AHKYVc1klA
- B. Zupiria, Eusko Jaurlaritza
t.co/gFSEFPsMsR
- E. Ferreira, UPV/EHU
t.co/DCzQCAVEiG

Erakutsi haria

Atzoko jardunaldiaren kronika EHUren "campusa" aldizkari digitalean 👇🏼
t.co/bXqFoFnJgT

HiTZ zentroa (r)en bultzada

Hizkuntzaren ekonomia berriko trantsizio digital eleaniztunari buruzko jardunaldian gaude @Hitz_zentroa
hitz.eus/jornada2022__eu
Ekiteko ordua da!
@teketen

Biharko jardunaldiaren kartela 👇🏼

Informazio gehiagorako irakurri atzoko mezuak 🙄

Erakutsi haria

Jardunaldiaren antolakuntzan CiTIUS (Centro Singular de Investigación en Tecnoloxías Intelixentes), CEATIC Universidad de Jaén, CENID Alicante eta Barcelona Supercomputing Center erakundeek ere parte hartzen dute.

Erakutsi haria

Jardunaldia presentziala izango da eta zuzenean emango da streaming bidez.
Egitaraua eta emanaldirako estekak webgune honetan daude: hitz.eus/jornada2022__eu

Erakutsi haria
Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.