Azalpen bideotan espezializatutako proiektua da Ikusgela. Euskarazko jakintza librea sortzeko eta jendarteratzeko.

Jakintza librean sinesten dugulako eduki guztia lizentzia librean sortuko da eta Wikipedia osatzeko erabiliko da.

Pedagogia modu erakargarrian egin nahi dugu eta, horretarako, narratiba berrietara egokitutako lengoaia eta baliabideak erabiltzen ditugu, tonu freskoarekin.

Jarraitu

Bultzatzaileak Euskal Wikilarien Kultura Elkartea eta Hiru Damatxo dira, eta Eusko Jaurlaritzaren babes ekonomikoa dauka proiektuak.

Irailean abiatuko da proiektua. Dena den, bihar, beroketa moduan, lehen bi bideoak zabalduko ditugu.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.