AEBko Mexiko Berria estatuak Google salatu du hezkuntza-mailan eskaintzen dituen zerbitzuak (G Suite for Education) ikasleak, irakasleak eta familiak espiatzeko erabiltzen dituelako. Hemendik ere lasai asko ematen dizkiegu chromebook-ak ikasleei, Google-n ekosistema zelatarian haurtzarotik harrapatuak izateko apnews.com/68de82f96a1c61fdbd5 -teknologikoa

Jarraitu

@tturktime
Horretaz gain, gu Chromebook-ak ematen ikasleei eta Google atzeraka euskarari dagokionean.

Lehen Driven dokumentuen ortografia zuzentzeko hizkuntzetan euskara aukeratu eta zuzentzen zuen. Orain, berriz, euskara aukeratuta ez du zuzentzen eta "español" hautatu behar da Google-k euskara antzemateko. Gainera zuzenketak beti gazteleraren menpe egiten ditu; adibidez, "bideo" idatzita "vídeo" iradoki dit

@Itziarti Hezkuntza-komunitateari zuzendutako produktu bat eskaintzen dute hizkuntza-eskubideak errespetatu gabe (Microsoft-ek hasieran hala egiten zuen); gure eskubideak aldarrikatzen dituen hacktibismo-kanpaina bat antolatu beharko genuke.

@tturktime

Gogan al dugu Ikeak euskara eta katalana web-orritik desagertarazi zituenekoa? Katalanek kanpaina baten ondoren, lortu zuten berea berreskuratzea; euskaldunok, ordea, hor geratu ginen ezer egin barik eta euskara web-orritik desagertuta.

Google antzera jokatzen ari da: gu oharkabean aldaketak egin dizkigu, gu konturatu orduko euskarak nortasuna galdu du eta hurrengoa pausua...

Zerbait egin behar dugula argi dut. Zer? Ez dakit

@Itziarti agian @Xnet -ekoei aholkularitza eska geniezaieke, Katalunian 'No Google a les Escoles' kanpaina koordinatzen ari dira eta: xnet-x.net/no-autorizar-google /CC @teketen

@tturktime @Xnet @teketen

Hasteko oso bide ona dela uste dut, informazioa jaso, elkartu eta martxan jarri.

Hala eta guztiz ere, ez dugu ahaztu behar euskararen presentzia erraldoi horietan ere ziurtatzea komeni dela.

Bestetik, horrekin batera, edo aurretik, kontzientziatzeaz gain, irakasleok trebatu beharra daukagu.

Besteek zer egin duten ikustea abiapuntu ona da. Gainera zerbait lortzekotan, elkarlanean lortuko dugu: guraso, teknologo, informatikari, irakasle, ikasle, Hezkuntza Saila...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.