Paperezko liburuak lortzea aurreko hilabeteetan baino zailagoa izango dela kontutan hartuta, ze iruditzen zaizue liburu elektronikoren bat irakurtzea?
Euskarazko liburu elektronikoak eskaintzen dituzte sareko gune hauek aurkitu ditut:
* Susa argitaletxea (merke)
https://susa-literatura.eus/ebook/
* Booktegi (doan)
http://booktegi.eus/
* Armiarma (doan)
http://armiarma.eus/liburu-e/
Besterik ezagutzen duzue?
eLiburutegia ere hor dago baina liburuek DRMa dute eta Adobe Digital Editions programa erabiltzera behartzen zaituzte (Linux banaketetan Winerekin funtzionatzen omen du).
Baldintza horietan nik ez dut erabili nahi.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Eskubide_digitalen_kudeaketa
http://www.eliburutegia.euskadi.eus
http://www.eliburutegia.euskadi.eus/preguntas-habituales?locale=eu
@aldatsa @elegose justu hilabete honetarako proposatu ditudan bi, Susarenak direla ohartu naiz https://mastodon.eus/@dabidnet/103866514454766446
Ez nuen horretan pentsatu egin nuenean ez pentsa. Dena den Elkarrera egin dudan azken eskaria hiru egunetara jaso dut 🧐