mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

:nokatoka: [ˈjo̞.kʲiɲ]

Beste behin ETB euskaldunak erdalduntzen saiatzen 🤪

Batik bat mintzen nau nere kontaktua dutelako EUSKAL eduki sortzailea izateagatik. Idatz diezaietela erdaldunei nahi badute, baina utz diezaiotela euskaldunak erdalduntzeari. Aski da.

@Jokin_PA ados nago erantzuten diozunarekin eta hori dena, baina beste gauza batek jo dit begira... benetan bidali dizkizu bihotz batzuk mezu horretan?

@Jokin_PA lehen ez nuen horrelako emojirik bidaltzen mezu "profesionaletan", baina nire lankideak ni baino gazteagoak bihurtu diren heinean (ez dakit oso ondo nola gertatu den, baina hala gertatu da), horretara bultzatu naute. Eta aizu, oso ondo eh!? Orain bai erabiltzen ditut.

Baina hartzailearekiko "hurbiltasun" minimoa behar dut. Nik zer dakit... kafe bat, pintxo bat, kubata bat, edo gutxienez dozena erdi mezu bidali izana elkarri. 😂

@desertorea 😂😂😂 neri ez zait arrotz egiten, baina egia da ezezagunekin ari naizela ez ditudala erabiltzen

@desertorea
Orain gogorarazi didazu nire lehenengo lanean, 2009an gutxi gorabehera -SMSak eta e-mailak ziren puntako teknologia-, hornitzaile batek beti "eskerrik asko :)" batekin agurtzen zuela, ta nire nagusiari "smiley" horrek burua galarazten zion. Niri, bestalde, gustatzen zitzaidan 😅
@Jokin_PA