mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Bide batez, gaur lagun bati Izarkomi buruz hitz egiten nintzaiola, galdetu dit prezioen inguruan. Beraz, sartu naiz webgunean esateko, eta konturatu naiz nire tarifagatik (dei mugagabeak eta 50GB) 25€ hilean ordaintzen ari nintzela, baina orain 10 €-an zegoela 🥲🥲 Espero dut aspalditik egon ez izana prezio berria, baina bueno, jada idatzi diet eta eguneratu didate.

:nokatoka: [ˈjo̞.kʲiɲ]

Agian prezio berrien berri eman zuten, ez dakit. Hala balitz, hauxe izan da zigorra prezioa emailak irakurri gabe ezabatzeagatik 🤣😅

@Jokin_PA ostia, ba eskerrik asko abisatzeagatik jjj

@mikelgs 😂😂😂 aprobetxatu dut eta 90 GB-era eguneratu dut, 15 €/hilabetean. Horrela lasaiago ibili naiteke ordenagailuari datuak pasatzean, baita ipar euskal herrira joatean (roaming muga ere igoko delako).