Azken aldian konexio arazo ugari ditut, eta ez dakit lineari dagozkion, ala nere mugikorrari... beste inork al du arazorik @izarkom eko datu mugikorrekin?
Ados, nere mugikorra izango da, beraz @izarkom
@Jokin_PA @izarkom Edo hurbilen daukazun antena. Saiatu mugikorreko sare ezarpenetatik 3G, 4G edo 5G erabiltzera behartzen (Normalean erabiltzen EZ duzuna). Ibili egun bat horrela, ea berdin doan.
Azken aldian toki ezberdinetan egon bazara, eta konexioa edonon gaizki badabil, mugikorraren kontua izan daiteke.
Beste aukera bat, datu amaigabeak izanda ere, sekulako giga mordoa erabili baduzu, abiadura murriztu diezazukete hurrengo hilabeterarte.
@doublemauler @izarkom datu kopuru arazoa ez da, % 100. Batzuetan behartzen dut mobila 3G erabiltzera, 4Gn motel doakidalako edo ez doakidalako ongi... ta esango nuke leku askotan gertatu zaidala, ez dakit
Kaixo @Jokin_PA
Datu arazoekin jarraitzen duzu?
Beste erabiltzaileen erantzunak ikusita, guk ere ontzat eman genuen zure telefonoaren arazoa izango zela; baina ohartu gara kaltetutako SIM txartel bat ere izan zitekeela zure konexio arazoen jatorria.
Aukera baduzu, jarri SIM txartel hori beste telefono batean, ea arazo bera ematen duen. Ondo badabil, telefonoa da, baina hor ere arazoak ematen baditu, txartela da.
Beti da merkeago SIM txartela aldatzea, telefono berria hartzea baino.
@izarkom Kaixo! Hobeto doakit orain, baina 4G konexioa desgaitu nuelako 4G konexioarekin, askotan konexiorik gabe geratzen zitzaidan, nahiz eta estaldura izan. Ez dakit hori ere SIM txartelaren arazoa izan daitekeen... probatuko dut halere!
@Jokin_PA
Arrazoiak hamaika izan daitezke, inguruneko antenen matxuraren bat, jende gehiegi sare berera konektatzea (kasi horietan 4G itzalita hobeto joaten da, jendeak 4G erabiltzen baitu normalean).. edo zuk diozun bezala, zure telefono edo linearen arazoa.
Horregatik aholkatzen dizugu proba gurutzatu hori egitea. Sartu zure SIMa beste telefono batean, eta beste SIMa zure telefonoan. Horrela jakin dezakegu arazoa apariluarena, SIMarena edo konexioarena den.
@Jokin_PA Beste proba bat izan daiteke, sare ezberdinak eskuz aukeratzea. Probatu operadore ezberdinen sareak eta ikusi ea denek ematen duten arazoa.
Ea, gutxienez, arazoaren jatorria zein den jakiterik dugun.
Abisatu ezaiguzu.
@izarkom Bai! Askotan egin izan dut operadore ezberdinen sareak hautatzearena, ez zihoakidanean. Probak egingo ditut eta esango dizuet, eskerrik asko!