SARS-CoV-2 birusak sortarazi duen krisiari doluaren bost faseak ere aplika dakizkiokegu:

1. Ukazioa: “Birus honek ez dit eragingo”
2. Haserrea: “Etxean geratu arazi eta egin nitzakeen jarduerak kendu dizkidazue”
3. Negoziazioa: “Ondo da, ni bi astez urruntze soziala etxean mantentzen badut, dena hobetuko da, ezta?”
4. Tristura: “Ez dakit noiz amaituko den hau”.
5. Onarpena: “Hau gertatzen ari da; nola jokatu jakin behar dut.” hbr.org/2020/03/that-discomfor

Neolito Aroko bi kultura bereiziak
alea.eus/errioxa/1579699155973

Kristo aurreko 3.500-2.900 urte artean bizi izan ziren 32 lagunen hortzen analisian oinarrituta, garai horretan Arabako Errioxan bi komunitate desberdin bizi izan zirela ondorioztatu dute ikertzaileek.

Gaur Untzi Museoan egon gara eta harrigarria da nolako lana (eta zein modutan) egin duten dagoeneko.

San Juan baleontziaren erreplika hemendik urte batera uretaratuko dute mastilak ezartzeko, ez bait zaie sartzen eta uretan dagoenean bukatuko dute.

Oso interesgarria duten proiektua eta arotz eskola tailerra. Garai honetan joateko ideia baduzue bufanda eramatea ez ahaztu ❄️🤧😂

Konpartitu behar dizuet twitterren ikusitako zerbait, hika ta alokutiboaren datu base bat, preso batek eginda 😍 aditzak.000webhostapp.com/

«Preso batek kartzelan egindako lana, datu basea osatu eta zuka / toka / noka milaka formula web aplikazio honetan.

Ederra egin duk @ElizaranAitor
Ederra egin duzu Aitor
Ederra egin dun!»

Badakit Twitterrek ez duela gizartearen irudikapen zehatz bat egiten.

Dena den, imajina nola dagoen espainiar gizartea inbestiduraren alorrean bi TT egin baitituzte:


Golpe de Estado.

Kezkatzekoa.

Uste al duzu legegintzaldi honetan espainiar konstituzioa berriztatuko dela?

Web honetan folk.uib.no/nmioa/kalender/ Ole Arntzen.ek danon eskura jartzen ditu urteko egutegi ez-ohikoak egiteko aukera. Baita ere!! Nirea bidean dator... Milesker @MartaMachoS, zuk idatzitakoa ikusi dudala!

Urtea hasi eta 48 ordu baino gutxiago igarota, langile bat bere lanpostuan hila.

48 ordu.
Andamiotik behera erorita.

Prekarietateak hiltzen gaitu. Indarra eta babesa gertukoei.

Lan baldintza duinen alde borrokan jarraitu dezagun. Bizitza duinaren alde

amp.eitb.eus/eu/albisteak/ekon

Badugu jada lehenengo hildako langilea Euskal Herrian. Gasteizko Olarizun izan da. Urteko zerrendarik beltzenari hasera eman diezaiokegu.

Zerbitzu "desmaterializatu"-en aurkako testu honekin nahiko identifikatuta sentitzen naiz: dena automatizatzea aurrerakuntzaren sinbolotzat hartu dugu eta ez du zertan hala izan microlinux.fr/rematerialisez-c

Nafarroan , eta geltokiak itxi egin dute atzotik!!
Konfirmatuta!!
Atxikituta duzue Castejonen jarri duten kartela, nola erosi behar diren orain tiketak...
Lotsagarria, desegiten ari dira Nafarroako trena!!

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.