Joseba Larratxe (r)en bultzada

@aldatsa @Josevisky @elegose

A ze emakume apartak. Historio hunkigarria.

Biñeta bakarrean estraperloa, drogak, estortsioa nahastea nola okurritu zaizuen?

Asteazkenean 19:00etan, Horndarribiko kultur etxean, komikia aurkeztuko dugu Yurre Ugartek eta biok. Ez galdu!

Asiskoren gidoiarekin marrazten nabilen komiki sailaren biñeta berri bat. "Basolatik berri onik ez", Xabiroi aldizkarian! Ez galdu!

Joseba Larratxe (r)en bultzada

@Zuentzat

Irakurri al duzu Yurre Ugarte eta @Josevisky​ren "Joana Maiz"?

:elegose: @elegose irakurle taldean abenduan irakurriko dugun liburuetako bat da:
mastodon.eus/@elegose/10323198

Irakurtzen baduzu, animatu eta komentatu gurekin traola erabiliz!

Hemen trailerra:
youtube.com/watch?v=EYCHXRtANy

Joseba Larratxe (r)en bultzada

Aupa :elegose:!

Duela gutxi erosi ditudan 2 liburu hauek dira nire :

* Xamarren . Uste dut aurreko hilabeteren batean beste norbaitek proposatu zuela baina ez genuela hautatu. Beste aukera bat merezi duela uste dut
pamiela.com/index.php/coleccio

* Yurre Ugarte eta @Josevisky​ren komikia. Josebaren tira eta ilustrazio asko ikusi ditut baina inoiz ez dut bere lan luzerik irakurri. Badut garaia!
m.youtube.com/watch?v=EYCHXRtA

Joseba Larratxe (r)en bultzada

@elegose @Josevisky
Afrikanerrak ia irakurri dudanez, abenduan Joana Maiz irakurriko dut.

Joseba Larratxe (r)en bultzada

🌨️ Abenduaren lehena da eta bozkatzeko epea amaitu da. Berdinketa bat izan dugu, beraz badakizue, gustukoen duzuena aukeratu dezakezue (edo biak irakurri):

1️⃣ Afrikanerrak, Eneko Barberena elkar.eus/eu/liburu_fitxa/afri
2️⃣ Joana Maiz, Yurre Ugarte eta @Josevisky elkar.eus/eu/liburu_fitxa/joan

Eta ez ahaztu, :durangokoazoka: ospatzeko nork bere gustuko beste liburu bat aukeratu, irakurri eta traolarekin komentatuko dugula! 🎉

12 urte nituela esango bazidaten horrelako gauzak marrazteagatik ordaindu egingo zidatela, munduko mutiko zoriontsuena izango nintzen! Xabiroi komiki-aldizkariarentzako Asiskoren gidoiarekin marrazten nabilen "Basolatik berri onik ez" komiki sailerako zirriborro batzuk 😉 😉 😉

Joseba Larratxe (r)en bultzada

Hilabete honetako Larrunean Gladys del Estal ekintzaile ekologista gogora ekarri du @argia​ko Urko Apaolaza kazetariak. Aurten 40 urte betetzen dira Tuteran nuklearren aurkako protesta batean Guardia Zibilak buruan tiro bat jota hil zuenetik.

argia.eus/argia-astekaria/2638

(PDF) argia.eus/astekaria/docs/2638/

@Josevisky​k egindako azala oso ederra iruditu zait.

40 urte beteko dira laister Gladys del Estal ekintzailea hil zutela. Hemen duzue Urko Apaolazak landutako Larrun berrirako egin dudan azaleko marrazkia.
Eta hemen monografikoa irakurgai:
argia.eus/astekaria/docs/2638/

@argia @argia@mastodon.social

Tupust! Komiki bilduma kalean da jada! Plazerra eta ohorea izan da komiki kolektibo feminista honetan parte hartzea, batez ere Danele Sarriugarterekin elkarlanean komiki bat egiteko aukera eman didalako. Segi denak korrika dendara zuen alea erostera!! ✌️ ✌️ ✌️

Datorren asteko @argia aldizkariarekin Larrun hilabetekari monografiko berria kaleratuko da. Hilabete honetako gaia: "Nokaren galera". Hemen duzue marraztu dudan azaleko irudiaren aldaera bat 😉

Beti izango dugu Bilbo.
Yurre Ugarte eta bion komikiko irudi bat.
Hau badoa aurrera! 💪

Hemen duzue @argia aldizkariaren Larrun gehigarrirako egin dudan azaleko marrazkia. Oraingoan Maitane Gartziandiaren diseinu berriarekin! Mikel Garcia kazetariak landu du hilabete honetako gaia: sexu heziketa. Lotura honetan duzue irakurgai: argia.eus/astekaria/docs/2629/

Yurre Ugarte eta bion Joana Maiz komikia azkenean 100 orrialdeko liburukotea izango da... Azken txanpa!! 💪💪💪

Hemen duzue @argia aldizkariaren 100. urteurrenerako egin dudan azalaren marrazketa prozesua Joseba B. Lenoir-en musikaz lagunduta 🤘🤘🤘Igo bolumena topera!!!
youtube.com/watch?v=KzNAhn9cTT

@argia aldizkariak 100 urte bete ditu!! Hori ospatzeko zenbaki berezia kaleratu dute eta niri eskatu didate azaleko marrazkia egiteko. Hemen duzue osorik
😉😉😉
argia.eus/plaza/argia/ikusi-al

Joseba Larratxe (r)en bultzada
Joseba Larratxe (r)en bultzada

"Mende oso bat iraganen dut,
zure ondoan koblaka".

Zorionak @argia
Eta beste hainbeste urte !

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.