Nafarroako eskuinak iradoki nahi du gurasoek aukeratu behar dutela euskara eta ingelesaren artean; egitan, aukera da Nafarroako bi hizkuntzak ala horietatik bakar bat (gaztelania) ikastea.
Euskara ikasteari uko egin dioten horiek, etorkizunean orain bezala, aurre eginen diote bortizki euskararen normalizazioari eta euskara Nafarroan sustatzeari.

Garai bateko CIU edo UPN Katalunian eta Nafarroan bezala, PNVrena ere erregimena da: ustelkeria kasu "isolatuak" (kontrakoa azaleratu arte), azpiegitura handiekiko maitasuna, klientelismo-sareak...

Semealabak NIREAK dira eta emaztea NIREA da ez al dira pentsamolde bereko bi adar?

Europatik espainiar estatuaren errepresioari ez diotela aurre eginen ikasi dugu jadanik?

Errege-opilak egun hauetako betekadari amaiera eman dio.🍩 😋

Zergatik aukeratu zuen eskuinak Ehbildu suminduaren antzezlanari ekiteko eta ez ERC?
PSOEk berak azken urteotan elikatu duelako aukera hori (azkena uda honetan Nafarroan ehbildurekin publikoki biltzeari muzin eginez)

Josu Arraiz (r)en bultzada

Ba dakit inbestidurako bigarren bozketa astearterako dela, baina ez diot ongi ulertu Espinosari noizko den estatu-kolpea

83 urteko izebarekin inbestiduraren debatea ikusten. Ilusioa egiten dio koalizioko gobernua. Ez diot ilusioa zapuztu nahi izan. Isilik geratu naiz.

Eskuinaren diputatuen buila, zalaparta, iskanbila, kalapita, danbada...jasangaitza da.

Josu Arraiz (r)en bultzada

Que no cunda el pánico y la desinformación: nuestro cuñado líder en Oriente Medio nos explica brevemente lo que está pasando en Iraq.
(Nota: Escribimos Iraq con Q porque nos da igual lo que diga la RAE)

En los últimos 10 años la influencia de EEUU en Iraq ha ido disminiyendo a la vez que aumentaba la de Irán.

Erakutsi haria

Ba ematen du zentro-ezkerreko koalizio baten gobernua ahalbidetuko dugula Espainian

Alabak kasete bat edo VHS zinta bat ikustean jartzen duen aurpegia nik txikitan gramofono bat ikustean jartzen nuen berbera da.

@zital @txikillana Eskertzekoa atzera egitearena; halere, hasierako mezuan adierazitakoak beste askok "ez horren modu atseginean" esaten dutena erreproduzitzen du: euskara eta katalana dialektotzat hartzea, beren balioa zalantzan jartzea, egokiak ote diren hau bezalako sare batean... hamaika aldiz irakurri ditugu horrelakoak eta argi eta garbi erakusten du zein barneratua duten diskurtso hori, batzuk bortitzago eta temoso eta beste batzuk suabeago aritzen badira ere.

Ba hiru egun hemen eta jada hasi naiz Irakurtzen espainiar supremazisten mezuak esanez zein hizkuntzak diren inportanteak eta zeintzuk ez; zeintzuk erabilgarriak eta zeintzuk ez; zein hizkuntzak batzen gaituzten eta zeintzuk ez.

Ur goiena ur barrena
Urte berri egun ona
Etxe hontan sar daiena
Bakearekin osasuna,
Bakearekin osasuna
Onarekin ondasuna

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.