Finkatutako toota

Galduta zaudetenontzat, irudi honetan azaltzen da mastodonen 3 denbora lerroak.
Nik bakarrik euskaratu det, jatorrizkoa ez da nirea. (@renor -ren toot batetik atera det)

Iturria: mastodon.social/@renor/1033926

Bueno ba egin beharra nekan eta behingoz Izarkom koop.aren bazkidetza egin det πŸ˜‚

@Kafearensemea Aditz gabeko esaldiak. Aditzak hor nunbait eon beharko luke, kasu gramatikalekin bat etorrita.

Aitzakiak (beti dira) aitzaki
Aitzakiak aitzaki (izango dira)

Jo ba bukatu det Β«trikua esnatu daΒ» liburua, Feminismoa eta euskaltzaletasuna lantzen duena. Saiakera guztiak bezala atal batzutan astuna da (edo hobe esanda, astuna egin zait) baina orokorrean asko gustatu zait ta gogoetak eginarazi dizkit.

@Kafearensemea Ez dakit nola deitzen zaien horrelako egiturei, baina esaera zahar hau antzekoa da: "Zorrak zor, lepoa lodi".

Β«Aitzakiak aitzakiΒ» bezalako esamoldeak nola azalduko zenizkiekete euskaraz ikasten ari den norbaiti?
Esan nahi det.. Zer dira figura literario bat edo..? Ez det ezer aurkitu sareetan🀣

Masterra martxoan hasi behar nun baina deitu didate gaur konfirmatzeko urrian hasi naitekela πŸ’–

Zeozer berandu 🀣 baina oraintxe bukatu det maiatzako
Oso intetesgarria iruditu zait eta istorio batzuk benetan unkigarriak izan dira :elegose:

Kaixo! Hau aurkitu dugu gure etxean, aitonarena omen zen. Norbaitek ba al daki hontaz ezer gehiago? πŸ‘€

.Atzo egon nintzen gaueko 3:30ak arte wikipedia editatzen 🀭

Urriak 29rako eman didate zita medikuan, erresonantzia bat egiteko eta ikusteko zemuz dagoen tumorea otsailaren 19an egindako ebakuntza ondoren... πŸ™ƒ

Berez ostegun onetan nekan, baina atzeratu dugu erresonantzia egin ez didatelako. Dirudienez martxoko zitekin ari dira oraindik.

@jon
Ea aurkitzen duzun interneten Drina Zubia izeneko irratsaioa, horri buruz dela uste dut.
@PorrurenGrabatokia @Kafearensemea

Eusko Jaurlaritzaren 'Erosi tokikoa' kanpainarako egin den iragarkiaren euskarazko bikoizketa entzun eta belarrietatik odoletan hastea, dena bat.

"ChAdOx1 nCoV-19Β izena jarri diote Oxfordeko ikertzaileek euren txertoari". Bistan da Microsoft Messenger-aren falta sumatzen dutela πŸ™„ berria.eus/albisteak/184577/ox

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.