aspaldikan asmoa izan arren orain arte atzeratu det. Baina behingoz animatu naiz apostatatzeko prozesua hastera. Hementxe kontatuko det nire esperientzia.

Lehenengo pausua: batailo-agiria lortzea.
Astelehenaren gauean parrokiaren ordutegiak begiratu ta asteartean, bulego orduetan, deitu nuen. Hala ere ez zidan inork hartu eta email bat bidaltzea erabaki nuen.

Erakutsi haria

Ez nuen esan baina hurrengo egunean, irailaren 30ean. Badirudi arazoak zezkatela ordutegiekin baina tira, datuak eskatu zidan agiria bilatzeko. Erantzunaren zai geratzen nintzen.

Erakutsi haria

Gaur idatzi dit ta emailez bidali dit batailo-agiria, oso jator. Esan nion tramite batentzako behar nuela. Halere esan dit paperean behar badut eskatzeko lasai asko, emango didala. Galdetu beharko dut donostian ea paperean behar deten...

Erakutsi haria

Paperean eskatu det, argazkia whatsappez bidalitako argazki bat da eta, ia ez dena irakurtzen πŸ˜‚

Erakutsi haria

Bueno ba, egunean bertan jasotzeko idatzi zidaten baina lanagatik gaur arte ez det lortu. Ez didate azalpenik eskatu, errieta ttiki bat, baina, bai bota didatela 🀣🀣 berandu juteagatik

Esango dizuet halere, iritsi naizenean Etzegoen inor 🀣 bñ pixkat berandu bai iritsi naizela (esan nien 11tan pasako nintzela ta 11:20tan pasatu naiz, halere bulego ordutegian.. Jshdh)

Erakutsi haria

Deitu det jada Donostiako gotzaindegira apostatatzeko zita eskatzeko. Esan zidaten Sebastian Uria-gatik galdetzea baina bajan dago eta gainera jubilatua. Hartu didan gizonezkoak, oso jator, eskatu dit berriz deitzeko zentralitara eta Lurdes Otaegi-gatik galdetzeko.

Erakutsi haria

Lurdes are jatorragoa izan da, bilera batetik atera da inkluso deia jasotzeko eta kontatu dit jubilazioagatik talde bst sortzen ari direla apostatatze-prozesua emateko, ziur asko hurrengo astean martxan jarriko dena. Nire datuak eman dizkiot eta deituko nau data bat zehazteko. Datu horien artean galdetu dit ea ze hitzkuntzatan nahi deten egitea elkarrizketa.

Erakutsi haria

Bidebatez, lehenengo deian erantzungailu automatikoari euskeraz arreta nahi nuela eskatu eta gazteleraz egin didate. Bigarrenean, etsituta, gazteleraz sakatu det eta arreta euskaraz izan da 🀣

Erakutsi haria

Hori bai, lekualdatu dira eta gotzaindegia orain seminarioan dago 😫

Erakutsi haria

Ba deitu naute ta asteartean jun behar naiz elkarrizketa izateta. Eta, horrekin, bukatuko zen prozesua.

Erakutsi haria

Azkenean ostegunera luzatu zen bilera batengatik. Gaurko egunera.

Ta hementxe gaude. Aurreko busa hartu det ta 30 minutu lehenago iritsi naiz πŸ˜…bueltatxo bat emango det auzotik 🀣

Erakutsi haria

Bueno ba lixto!
Elkarrizketak bi atal izan ditu:
1.a atal formala, non dokumentu bat bete eta sinatu behar nun
2.a atal informala eta hautazkoa. Nahi izanez gero eta askatasun osoz zure arrazoiak azaltzeko

Oso jatorra izan da eta momenturo argi utzi dit nere erabakia zela bigarren atal hori egitea eta bertan zer esatea aukeratzea. Hitzegin degu pixka bat eta oso eroso sentitu naiz. Ez det sentitu inoiz epaitzen nindunik edo nire erabakiaren kontra egiten zuenik.

Erakutsi haria

Ta listo, hau bukatuta beren burokrazia egingo dute eta hilabete batean edo iritsiko zait gutun bat prozesuaren amaiera ohartarazten

Erakutsi haria

@Kafearensemea Zorionak! Nik ere egin nahi dut. (Google itzulpenarekin idatzia.)

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.