Iñigo Ibarra (r)en bultzada
Iñigo Ibarra (r)en bultzada

Zomorroa ez da oso ongi ikusten eta bideo tonto xamarra da, baina tira!
Ipurtargia

Ekologia zioten baina dirua nahi zuten gero.
Horregatik behar dugu soberania energetikoa eta ez betiko enpresen esku egotea energiaren kudeaketa; bost axola zaielako ekologia.
Desazkundea, etxeetako teilatuetan plakak eta berriztagarriak toki egokietan.
noticiasdenavarra.com/economia

Estatu frantsesak hizkuntza ttikiak zapaltzen dituen honetan, 2020an zendutako Louise Ebrel kan ha diskaner (bertsolari) handiarekin gogoratu naiz gaur. Hemen Les Ramoneurs de menhirs taldearekin.
Eutsi Goiari Seaskako guraso, ikasle eta irakasle! 💫
youtu.be/ExThS2udH-Y

Iñigo Ibarra (r)en bultzada

Aurkezle lanak egingo ditudanez (eta aurkezle honek sudur puntan jartzen zaiona egiten duenez), Aselen liburuaren aurkezpenean utopiak eta distopiak bereizten dituen soka gorriarekin sokasaltoan jolasteko asmoa dut. Hala nahi baduzue, badakizue non aurkituko gaituzuen ostegunean.

🚂🛤️ "Askayalara doan trenak ordu gutxi barru egingo du irteera eta ez da tiketik erosi behar" kulturklik.euskadi.eus/ekitald

Iñigo Ibarra (r)en bultzada

Ez dut batere kontrolatzen gazteen arteko zatiketen gaia. Akaso damutuko naiz ekidistantziaz hau idatzi izanaz, baina tira. Hala gertatuz gero kenduko dut eta listo jeje

"Bakoitzak bere hegia" lemmy.eus/post/55693

Iñigo Ibarra (r)en bultzada

Eskakizun txikitxo bat
aterako dut plazara
nahiz Aramaixo ta Oion
ez den berdin behar bada
probintzi txiki honek du
bere berea euskara
batzuek ahaztu arren
gu ere euskaldun gara
beraz konpleju guztiak
doazela pikutara!
ama berdinak erditu
baditu zazpi alaba (bis)
merezi duen moduan
zaindu zazue Araba!

Ederra Peru Abarrategi!

Iñigo Ibarra (r)en bultzada

📀Laboa eta Artze anaien 'Ikimilikiliklik' emanaldiaren jatorrizko grabazioa berreskuratu dute
labur.eus/berria_ikimilikilikl

Zorteko gaude!!

Iñigo Ibarra (r)en bultzada
Iñigo Ibarra (r)en bultzada
Iñigo Ibarra (r)en bultzada

Lesakarrak, bertsolariak, lagunak eta orain mami handiko liburu potolo bat plazaratu dute. Udan poliki-poliki irakurriko dut. 😙
Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez:
"Ahal den moduan sistemari iskin egin eta eredu hegemonikoetako pitzaduretatik ateratzen diren amatasun propioak jaso nahi izan ditugu"

Leihotikan, oharkabean eta isil-gordean pasa den taldea, baina, beti hor egon dena; eta orain txinpartatsu eta merezitako txaloak han eta hemen hartzen ari dena. Biba zuek! Gorka, Patxi, Aitor, Titi, Mikel! 🥰🥰🥰

Iñigo Ibarra (r)en bultzada

Uste dut zahartzen hasten zarela zu baino gazteagoak direnen erreferentzia kulturaletan galtzen zarenean edo haiek zureak identifikatzeko gai ez direnean.

Zahartzen hasia naiz.

Iñigo Ibarra (r)en bultzada
Iñigo Ibarra (r)en bultzada

@Mendilarre @construktsia Bai! Eta basalarrosa ernaldu ostean, arkakaratsa ematen du fruitu gisa: txikia da zati erabilgarria, eta nekeza fruitu gorriarrn barruan dauden ile eta hazi kaltegarrietatik bereiztea, baina sekulako C bitamina pila omen du, eta gozo-gozo dago marmelada bihurtua!

Iñigo Ibarra (r)en bultzada

Gaur arratsaldean talde mitikoak kontzertu "sorpresa" eman du ​go auzoko ​ren kanpoaldean.

Hasiera batean barruan izatekoa zen, baina ezustekoa uste baino gehiago zabaltzen ari zenez, kanpoan egitea erabaki dute gazteek.

Emaitza bikaina izan da eta bertaratutakoek, tartean gaztetxeko beterano askok, izugarri gozatu dugu!

Taldera batu berri den Haritz Harreguyk harreman handia du gaztetxearekin:
mastodon.eus/@aldatsa/10792881

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.