Udalerrietan ekonomia sozial eraldatzailea sustatzeko, katalunian @XES_cat
sareak proposatutako 15 neurriak gure egin eta euskaratu egin ditugu.

Gure errealitatera egokitu, neurri berriak landu eta tokiko eragileekin partekatzen hasiko gara:

πŸ‘‰ olatukoop.eus/2019/11/15-neurr

Jarraitu

πŸ”΅1. NEURRIA

Ekonomiaren trantsizio demokratiko, ekologiko eta feministara bideratutako tokian tokiko politikak sustatzeko kontseiluak sortzea, betiere elkarlan publiko-kooperatibo-komunitarioan oinarriturik.

Β· Web Β· 1 Β· 0 Β· 1

πŸ”΅2. NEURRIA

Ahal den udalerri guztietan, Tokiko Garapen Sozioekonomikoko Agentziak sortzea edo ekonomia sustatzeko dauden erakundeak ESEaren sustapenera bideratzea proposatzen dugu, bai eta ESEa udal-politika guztietan zehar lerro bezala barneratzea ere.

Erakutsi haria

πŸ”΅3. NEURRIA

Gertuko sustapen ekonomikorako espazioak gaitu beharko ditu Tokiko Garapen Sozioekonomikoko Agentziak. Bertan arreta eskaini, prestakuntza programak garatu eta lankidetza proiektuak sustatuko ditu.

Erakutsi haria

πŸ”΅4. NEURRIA

ESEren ekimenentzat ondare publikoa eta hiri ondasun komunak zabaltzea, erabilera eta kudeaketarako. Laga daitezkeen ondasunak hauek izan daitezke: eraikinak, merkataritza-lokalak, industrialdeak, etxaldeak, baserriak, hiri-/herri-lurrak.

Erakutsi haria

πŸ”΅5. NEURRIA

Aldaketa sozioekonomikoa bermatzeko, epe luzerako kultura eta hezkuntza aldaketa landu behar dute udalek. ESEtik antolatzen diren formazioei babesa emanez eta hezkuntza prozesuetan zehar lerro gisa txertatuz.

Erakutsi haria

πŸ”΅ 6. NEURRIA

Ekimen sozioekonomiko berrien aholkularitza, prestakuntza eta akonpainamendurako programak bultzatu behar dira, bai eta lehendik daudenak finkatzea ere, batez ere, enplegua sortzen dutenak eta ondasun komunak mantendu eta hedatzen dituztenak.

Erakutsi haria

πŸ”΅ 7. NEURRIA

Finantzazioa erraztea finantza etikoen sistema integralen bidez, eta kredituaren birlokalizazioa sustatzea. Horretarako, udalek lankidetza-hitzarmenak garatu ahal izango dituzte finantza-erakundeekin arriskuak partekatzeko berme-funtsak eratzeko.

Erakutsi haria
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.