Jarraitu

Bizikletan banaketa egiteko proiektu bat sortu nahi badugu, kooperatiba bat, tokiko eragileen beharrak ezagutu eta proiektua saretzea ezinbestekoa da.

Errenteriako Udalarekin eta ekintzaile kooperatiboekin batera komunitate beharrak ezagutzeko mintegia egin dugu, ostalari, merkatari, udaleko kide eta tokiko ekonomiako beste eragileekin. Asmoa herriko eta eskualdeko banaketa beharrei erantzun integrala ematea da, lan burujabe eta duina sortuz.

Mila esker Gasteizko ERAMAN kooperatibako Paul eta Juan beste behin zuen proiektua horren ongi azaldu, eta kooperatiben federazioa posible egiteagatik.

@errenteriaudala @Talaioskoop @Skura @scholzt_newschooledu @platformcoop @coopcycle

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.