Zea Mays-en azken diskoko kantu honetan hasierako estribillo erdiak estribilloaren jolasa ezkutatuz kantuan betetzen duen paperak mirestuta nauka

invidio.us/watch?v=C6rlw8G9Uic

Osoitz (r)en bultzada

Peertube 2.0 argitaratu dute. Hobekuntza asko egin dituzte eta etorkizunean zuzeneko emankizunak egin ahal izateko bidea ireki dute!

framablog.org/2019/11/12/peert

Mastodon itzultzeko plataforman ere jarduera handia dago Tamilera edo Bengalera bezalako hizkuntzetan

crowdin.com/project/mastodon/a

Zergatik agertu dira galdutako Indiar pare bat mastodon-eus-en?

Zergatik ikusi zituen atzo mastodon.cat-en estatistika botak 62 instantzia berri ordu betean?

Zergatik agertu da milaka erabiltzaile berrien olatu erraldoi bat Mastodon Users botaren estatistiketan?

Ba Twitter berriro ere "gauzak" egiten aritu delako

medianama.com/2019/11/223-indi

Osoitz (r)en bultzada

Azkenean, sindikatu bat hasi da Hezkuntzako desastre teknologikoaz zerbait esaten. Zeren zain zaudete besteak?
STEILAS - Google-ren atzaparrak irakaskuntzan
zuzeu.eus/tekno/googleren-atza

Fedibertsoari galdera.

Ba al dago webetan alde bietara lerrokatuta dauden testuak ezkerrera lerrokatu daitezen behartzeko modurik? (Firefox erabiltzen dut)

Zergatik galdetzen dudan ez dakienarentzat, alde bietara lerrokatutako testuak batzuentzat "ederragoak" dira eskuinean marra zuzen bat sortzen dutelako, baina egitan irakurtzeko askoz zailagoak dira hitzen arteko espazioa aldakorra delako.

Maiz ez dakigu nor dagoen lan baten atzean.

0AD jolasaren itzulpena egunean jartzen aritu naiz, eta izen ezagun asko, Oihanguren, Tadah, Urtzai... baina aurkitu ditudan kateen %90a baino gehiago @pospolos jaunak egindakoak ziren, ah ze nolako lana hartu zenuen!

%100era ekarri dizut berriro, baina egiletza zurea da!

play0ad.com/

Ale, ba @zakurranputza eta @alexgabi lagunduta, FairEmail badago euskaratuta, ea hurrengo bertsioan erabili dezakegun.
🍻

Badira koherentziaren kontuan aurreratuago dabiltzanak, ni oraindik nabil degoogleatze prozesuan astiro.

Eman beharreko pausu garrantzitsu bat gmail ez zen posta kontu bat sortzea izan zen, baina horretarako telefonoan posta bezero txukun bat nahi nuen.

K-9 da maiz aholkatzen dena, eta euskaraz dago, baina nik ez nuen gustukoa eta FairEmail erabiltzen hasi nintzen.

Oso ondo dabil eta euskarara ekartzea erabaki dut, inork parte hartu nahiko balu hemen da:

crowdin.com/project/open-sourc

jaioberria zenean eta Mozilla nabigatzailean (gaur Firefox) Euskara oraindik ofiziala ez zenean, ni Linux paketeak egiten pakete bat nintzenez, inork eskatu gabe -ko Jordi Mallach-ek egin zigun.

Hemen kontatzen duen aitona tipuletaren istorio honek zer pentsatua ematen du Software Librea, hizkuntza gutxituak, lan boluntarioa, interes politikoak eta interes ekonomikoak nahasten direnean gertatzen direnei buruz:

twitter.com/JordiMallach/statu

Osoitz (r)en bultzada

Webgune honen berri izan dut: degooglisons-internet.org/en/

Atal batean ​en zerbitzuak zerrendatzen dira eta beste batean hainbat alternativa estekatzen dira (azalpen gehigarririk gabe). Ez da horrelako zerrenda bakarra, baina tira, begirada bat ematea merezi duela uste dut.

Osoitz (r)en bultzada

Alemaniako zibersegurtasun agentziak erabiltzea gomendatzen du nabigatzailerik seguruena delako.

Egin zuten auditorian Firefox, Chrome, Internet Explorer eta Edge aztertu zituzten eta Firefox izan zen gutxieneko segurtasun ezaugarri guztiak bete zituen nabigatzaile bakarra

zdnet.com/article/germanys-cyb

Atzo bi taberna desberdinetan bi trago desberdin zerbitzatu zizkiguten birziklatutako marmelada pote bat ziruditen basoetan, tapa besterik ez zitzaien falta.

Baina ez ziren benetan birziklatutako marmelada poteak, (horrek zentzua luke, gaztetxeetan horrelakoak egin izan dira), ez ez ez! Espresuki 2 marka desberdinek nahita egindako basoak ziren, logo eta guzti.

Berrerabiltzearen itxurakeria, memelokeri guztiz autentikoa.

Ikasitakoak berrikusteko ordua!

Plasma mahaigain arinenetako bat da orain

Aspaldi nahiko astuna zen, baliabide ugari erabiltzen zituen.

3 atera zenean, KDE Plasma aukera hobea bihurtu zen txartel grafiko kaxkarra zuten ordenagailuetan, konposizioa egiteko moduagatik dezente azkarrago zebilen, baina RAM erabilera altua zen eta egokiagoa zen PC xumeetan.

Ba badirudi dagoeneko egonean KDE Plasmak XFCEk baino RAM gutxiago behar duela ere:

forbes.com/sites/jasonevangelh

Gaur atera den Firefox 70 bertsioak, pribatutasuna babesteko tresnak hobetzeaz gain, lineaz kanpo dabilen itzulpen funtzio bat dakar.

Itzulpen funtzioa Beta egoeran dago eta eskuz aktibatu behar da.

Zoritxarrez, Euskara ez dago ulertzen dituen hizkuntzen artean oraindik.

Darabilen inteligentzia artifizialeko teknologia Common Voice proiekturako erabilitako berdina dela ematen du.

zdnet.com/article/firefox-to-g

Osoitz (r)en bultzada

iñok badako router neutrorik itzitzeko moduen?

Tsunamiaren weba ixtea agindu dute.
Kar
Kar kar
Kar kar kar kar kar kar kar kar...
m.youtube.com/watch?v=a8DE5U6n

F-Droid-ek baditu Play Storek ez dituen harribitxiak, horietako bat:

Fedilab Lite

f-droid.org/packages/app.fedil

Fedibertsoko bezeroen artean Fedilab funtzioetan aberatsena dela esango nuke, ba Fedilab Lite 12MB-ra jaistea lortu dute, eta oraindik ez dakit esaten zer kendu dioten.

Eratorri ofizial bat da eta %100 euskaraz dago, proiektu nagusia bezala.

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.