Jarraitu

Softwarea euskarara itzultzeko eskarmentua dutenek, profesionalak zein boluntarioak, aginduetarako agintera erabiltzen dute, aditza hasieran.

Hasiberri batzuk honen aurka errebelatzen dira euskaraz naturala aditza amaieran jartzea dela esanez.

Nondik dator agintera, hau da, aditza hasieran erabiltzearena?

Informatikan ‘komandoa – objektua’ egitura konbentzio bat da, eta komando-lerrotik interfaze grafikoetara pasatu zen, ez ohitura hutsagatik, ulermenerako ere baditu abantailak. 1/2

Ingelesez egitura hori mantentzeko agintera erabiltzen da (Open file).

Gaztelaniaz eta Frantzesez infinitiboa erabiltzea erabaki zuten (Abrir fichero, Ouvrir fichier).

Euskaraz aditza hasieran mantentzeko modu naturala agintera da (Ireki fitxategia).

Gaztelania edo Frantzesaren eraginez infinitiboa erabiltzen bada, aditza atzean jarri behar da (Fitxategia ireki).

Baina honek bai euskaraz bai informatikan aspaldi finkatutzat jo daitezkeen konbentzioak apurtzen ditu, eta nahasmena sortzen du

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.