@Osoitz ez naiz oso jokozalea, baina @gamerauntsia​n egiten duzuen lana estrategikoa deritzot euskararentzat. Publiko gazteari hizkuntzara, eta kasu honetan software librera, gerturatzeko aukera irekitzen diolako. Beraz: bejondeizuela! Eskerrik asko!

Jarraitu

@dabidnet @gamerauntsia

Egia esan itzulpena @librezale kapela jantzita egin nuen, Android plataforma libreago eta euskaldunago bat lortzeko kimera amaigabe horretan.

librezale.eus/wiki/AndroidEusk

Jolas bat izanik (eta ona gainera) Game Erauntsian izan du oihartzun gehiago eta blogerako artikulu bat eskatu zidaten, nola ez ba!

Kapelak kapela, hor dago partidatxo bat bota nahi duenarentzat.

@Osoitz
Nik be ez naz joko zalea, baina hor ibiltzen gara 3 urteko semea eta biok arratoiak hiltzen Shattered Pixel Dungeon jolasean, oker ez banago hori ere zuk euskaratua 💪
@dabidnet @gamerauntsia @librezale

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.