Badira koherentziaren kontuan aurreratuago dabiltzanak, ni oraindik nabil degoogleatze prozesuan astiro.

Eman beharreko pausu garrantzitsu bat gmail ez zen posta kontu bat sortzea izan zen, baina horretarako telefonoan posta bezero txukun bat nahi nuen.

K-9 da maiz aholkatzen dena, eta euskaraz dago, baina nik ez nuen gustukoa eta FairEmail erabiltzen hasi nintzen.

Oso ondo dabil eta euskarara ekartzea erabaki dut, inork parte hartu nahiko balu hemen da:

crowdin.com/project/open-sourc

Jarraitu

Ale, ba @zakurranputza eta @alexgabi lagunduta, FairEmail badago euskaratuta, ea hurrengo bertsioan erabili dezakegun.
🍻

Β· Web Β· 3 Β· 3 Β· 4

@asiersarasua

Oraingoz gmx.com alemaniarra erabiltzen hasi naiz.

Ez da pribatutasuna eta segurtasuna bermatzen dituen horietako bat inondik inora, baina doakoa da eta espazio mordoa eskaintzen du, postaz gain baditu ere egutegia, bulegotika tresnak (LibreOffice online mozorrotuta)... nik postarako besterik ez dut erabiltzen oraingoz.

Ziur aski pribatutasunaren zeloteak ileetatik tiraka ari dira zifratutako posta zerbitzu bat aukeratu ez dudalako, ups!

@zakurranputza @alexgabi

@Osoitz @asiersarasua @alexgabi benetan?! Tamalez Gau Beltza duela bi eun izan zen, baino... sorginen lapikora zoaz bestela!! 🀭

@Osoitz
FairEmail ez dago eskura Google Playn...behintzat Espainar Estatuan...nola eskuratzen da?
@zakurranputza @alexgabi

@zakurranputza
Barkatu plasta izatea 😊...baina Google Playn ez dago eskuragarri Espainako estatuan 😊
@Osoitz @alexgabi

Kaixo @jonUgarte !
Ba F-Droid GooglePlay antzekoa den aplikazio bat da. Bertan mugikorrerako hainbat app aurki ditzakezu eta normalean "Free and Open Source Software" dira.
Hementxe duzu esteka: https://f-droid.org/
Mugikorrean proba dezakezu ;)
@alexgabi @zakurranputza @Osoitz @fdroidorg
@jonUgarte Ez uste, eh! Oso zaila da guztiz "desgoogleizatzea" eta! ;)
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.