Jarraitu

Gaur jakin dut Europar Batasunak bere langileei mezularitzarako aplikazioa erabili dezatela esan diela, segurtasun plangintzaren barruan eta nagusiki erakundetik kanpoko jendearekin komunikatzeko (ez dakit barne komunikaziorako zer darabiltzaten)

politico.eu/pro/eu-commission-

Duela gutxi jakin da ere Nazio Batuek bere goi karguei WhatsApp erabili ez dezatela agindu ziela:

reuters.com/article/us-un-what

Ezagutzen ez duenarentzat hau da Signal:

signal.org/

Bide batez, euskaraz dago.

@Osoitz nik nere zalantzak ditut Signalekin. Zifratuta egotea ondo dago, baina besteek zure mugikor zenbakia dutelarik, nun geratzen da pribatutasuna?

Matrix (riot.im) nahiago det alde horretatik, nahiz ta itxura ez da batere atsegiña

@Porrjo @Osoitz

Porrjorekin ados, mugikor zenbaki bati lotuta ez dagoen aplikazioa nahiko nuke

@PorrurenGrabatokia @Zuentzat @Porrjo

Bai, oso gustukoa dut Matrix eta behin baino gehiagotan esan dut mezularitzaren etorkizuna bihurtzeko aukera asko ikusten dizkiodala. Horregatik ekarri nuen Riot euskarara (Signal ez da nire lana) eta horregatik eman nuen txapa Librezalen Telegrametik Matrixera pasatzeko, uste dut euskarazko lehen gela publikoa sortu genuela.

Hori esanda, ulertu dezaket zergatik aukeratu duen Europar Batasunak Signal gaur gaurkoz.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.