Ea norbaitek honekin lagundu diezadakedan: beranduago ala geroago?

Testuinguruaren arabera bat oker ta bestia zuzena dala irakurriet.

"Try again later" itzultzerakoan zalantza dakat...

@anarkohippie sinonimoak dira, baina saihestekotan nik geroago idatziko nuke, beranduk normalean muga bat izaten du.

Berandu(ago) dator: momentu zehatz baten ostean dator.
Gero(ago) dator: noizbait dator.

@jon @anarkohippie Barkatu, Jon, baina ez nago ados. Sasisinonimoak izan daitezke, baina 'berandu' hitzak gainditutako denbora muga bat darama sema gisa, eta gero hitzaren kasuan orainaldia da muga hori, gainditu izana txarra denik inplikatu barik. Ea adibideekin:

- Berandu helduko naiz, 6ak aldera. (6ak igarotakoan) Barkatu, beranduago iritsiko naiz, 7ak aldera.

- Gero egingo dut harrikoa, eta, geroago, afaria prestatuko.

Lagundu izana espero dut.

@bixardune @anarkohippie ez dira guztiz sinonimoak, baina euskaltzaindiak beranduago geroagoren sinonimotzat ere badu.

Eta nik esan dudan berdina diozula uste dut.

@Osoitz @bixardune @anarkohippie bai, nik horrela erabili ohi dut (sukalkia salbu, agian).

@jon @anarkohippie Eskerrak malutatxo hau elur bola txiki zenean gelditu dugun ;) Eskerrik asko @Osoitz

@bixardune @jon @Osoitz Esker mila! Honekin eta @librezale​ko Telegram taldean jarri duten adibide batekin zalantza argitu dut.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.