Erakutsi gehiago

Pleromak OStatus euskarria kenduko du 2.0 bertsioan.

Arrazoia? Mastodon-ek aipatutako bera, segurtasun zulo bat omen da:

pleroma.site/objects/4ffd2ad4-

Osoitz (r)en bultzada

Shattered Pixel Dungeon 0.7.4 kalean dago!

(Android plataformarako rogue-like motako RPG jolas librea.)

- Euskarazko itzulpenean zuzenketa ugari!

- Arma eta objektu berriak!

- Pertsonaia aliatu berriak!

Hautatu zure heroia eta aurkitu zure altxorra... ala zure patua.

F-Droid:
f-droid.org/packages/com.shatt

Google Play:
play.google.com/store/apps/det

Oso itxura ona du datorren bezero berria.

Interfaze sinpleagoa, azkarragoa, arinagoa...

(Bat bateko mezularitzarako sare libre eta federatuarentzako bezero bat da RiotX)

medium.com/@RiotChat/introduci

Ondo sartu digu ziria Nestlek Nespresso kapsulekin.

Anti-ekologikoa izateaz gain kafea askoz garestiago ordaintzen da.

Moko fina dugunontzat badira aspalditik infusioa presioarekin egiten dutenak, "Espresso" deitzen zaie (N gabe). Nik zahar bat erreskatatu nuen eta txo, hori kafea!

Hauek garestiak ziren, eta gailua "merke" salduz sartu zigun Nestlek bere jokoan, baina epe luzera Nespressoa diru zulo bat da. Pobreen luxua.

Gainera orain Espresso merkeak ere badaude.

comprarmicafetera.com/cuanto-c

Osoitz (r)en bultzada

Begia kendu ezinik zegoen gure txakurraz gupida hartuta parrilladara gonbidatu gintuen laguna haragi zati batekin hurbildu zitzaion.

- Axola dizue?
- Oh, baina txakur hau beganoa da. Bota nion.

Seko geratu zen haragia eskuan, etxean beste planeta bateko bisitariak zituela eta protokoloa zein ote zen pentsatuz edo. Begiratu gintuen, inork ez zuen keinurik egin, ez zen ezer esatera ausartu.

Bost minututara nik bota nion zati bat txakurrari.

Adarra jo geniolako lasaituta, parrez lehertu zen

Linux erabiltzen duzu ​, edo antzeko dendatan erositako bideo-jolasekin aritzeko?

Ba hobe duzu beste Linux banaketaren bat begiratzen hastea, 19.10 bertsiotik aurrera Ubuntun ezin izango baitira 32 bitetako paketeak instalatu, horrek esan nahi du erosita dituzun bideo-jolasak ibiltzeari utziko diotela.

Steamek iragarri du Ubuntu aholkatzeari utziko diola, baina ez dute erabaki zein aholkatuko duten.

aztertzea aholkatu diete.

gamingonlinux.com/articles/val

@gamerauntsia

Osoitz (r)en bultzada
Osoitz (r)en bultzada

Argumentazio berdina erabili genezake beste edozein sare sozial korporatiborekiko antzeko kritika burutzeko. @joxe​ren hau gustura irakurri dut:

Salba nazazu sarean.eus/salba-nazazu/

Osoitz (r)en bultzada

Basque, Catalan, German, and Greek translations are now at 100% complete (but still need proofreading!)

Corsican, Czech, Dutch, French, Galician, Japanese, Korean, Russian and Welsh are very close to being complete

crowdin.com/project/mastodon

Mezularitzarako Matrix sare federatu librearen 1.0 bertsioa atera da, oinarrizko funtzioak definituta daude eta honen gainean eraikitzen hasi daiteke.

Hortaz gain, estandarraz arduratuko den Matrix.org fundazioa sortu da, Riot garatzen duen New Vector enpresatik banatuta.

Komunikazioetarako estandar bat bihurtzera begira bi pausu oso garrantzitsu

matrix.org/blog/2019/06/11/int

Osoitz (r)en bultzada
Osoitz (r)en bultzada

Pentsatzera pausatzen direnekin haserretzen direnak beldur handia ematen didate.

Osoitz (r)en bultzada

Ingelesez egitura hori mantentzeko agintera erabiltzen da (Open file).

Gaztelaniaz eta Frantzesez infinitiboa erabiltzea erabaki zuten (Abrir fichero, Ouvrir fichier).

Euskaraz aditza hasieran mantentzeko modu naturala agintera da (Ireki fitxategia).

Gaztelania edo Frantzesaren eraginez infinitiboa erabiltzen bada, aditza atzean jarri behar da (Fitxategia ireki).

Baina honek bai euskaraz bai informatikan aspaldi finkatutzat jo daitezkeen konbentzioak apurtzen ditu, eta nahasmena sortzen du

Softwarea euskarara itzultzeko eskarmentua dutenek, profesionalak zein boluntarioak, aginduetarako agintera erabiltzen dute, aditza hasieran.

Hasiberri batzuk honen aurka errebelatzen dira euskaraz naturala aditza amaieran jartzea dela esanez.

Nondik dator agintera, hau da, aditza hasieran erabiltzearena?

Informatikan ‘komandoa – objektua’ egitura konbentzio bat da, eta komando-lerrotik interfaze grafikoetara pasatu zen, ez ohitura hutsagatik, ulermenerako ere baditu abantailak. 1/2

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.