EAEko "oasian" etxebizitza- alokairuak urmaelak ote? Negargarria!

4 urtetan -aurreko agintaldi osoan zehar- Aldaketaren gobernuak "Vascuenceren Legea" aldatu ez (ausardia eza, botondate politiko ez- nahikoa?,...) eta oraintxe epaitegiek "zonifikazioaren" arrakalari bide ematen segitzen dute.

Zein ote da euskaldunon patua? Gure Herrian bigarren mailakoak, noiz arte?

Iñigo eta Jonan, une honetan furgoneta batean noa urruntasunerantz. Berriz kilometroak, "berriz min hau". Zuek, ordea, ohean izango zarete, elkarbizitza faltsua amets.

Aski da! Noizko gure eskubideak?

Etxebizitzaren egoera makurrean ere EAEko "osaia" punta-puntan da: Donostia da alokairua garestien duen Estatuko -espainola- hiria.

Zerbait esateko, butukide agurgarriok?

Kapitalaren "ongi etorriak" ez al dira debekatu behar, Bizkaiko Aldundia?

"Marrazo handiak" erakartzeko zerga jaitsiera hori ere ez ote doa euskal herritarron elkarbizitzaren aurka?

EITBren albistegiak zabortegi hutsa dira

Jonan Fernandez, ez dizut gaurkoan, ba, entzun bidegabekeria deitoratzen. Eta Itxaso Atutxa eta Eneko Goia, larriagoak dira "Haizearen Orraziko" pare bat xingola hori txiki gaurko gertaerak baino?

Beldurrezko filme honen bukaera aski ezaguna zaigu...

Indarkeriarik gabe dena ei zen egingarri...

EAEko presidente jaunak dio altan -"alertan"- dagoela; dioenez, suaren aurkako hesia du eraikia, hegotik datozen ezegonkortasun- haizeek alde honetako euskadunok harrapa ez gaitzaten.

Eta horixe da EAJren diskurso-markoa; bitartean "realpolitik"-an CO2ko isuriak, "Ordezkagune"-ko miseriak eta beste, Osakidetzako oposizioen irregulartasunak, AHTren demasa guztia, jelkide ohien ustelkeria kasuak, gutxi batzuen onerako beren-beregi eginiko zerga jaitsierak,...

Eudeleko presidente izendatu berriak -Gasteizko alkatea, Gorka Urtaran- "ideologiak alde batera uzteko" eskatu du.

Ez dakit barre ala negar egin...

Victor Bravo jelkide (ohia?) Gipuzkoako Ogasuneko postuaz baliatu ei zen gipuzkoarren altxortegiari izkin egin eta patrikak majo betetzeko. Horri lapurreta esaten zaio, jeltzaleari (ohiari?) goizean gustatu ez bazaio ere.

Eta oraindik, beste burukide (ohi) baten epaiaren zain gaude. De Miguel, ez zaitugu ahazten!

Euskal oasia

EITB (11/13 makrosumarioa): demasekoa euskal jendartearen espazio-soziopolitikoan kasik aztarna/ kabidarik ez duen posizio politiko jakin baten bozgorailu gisa agertzea.

Hedabide publikoaren enegarren erabilera politikoa Sabin Etxetik. Lotsarik ez duzue!

Gaurkoa bezalako egunetan Bilbok argazki kapritxosoa erakusten digu: EHko ertzak metropoliko erdigune bilakatzen dira.
Hala ere, "garen denok ez gaude, eta gauden denok ez gara". 7 kaleetatik ateratzea baino ez dago.

"Ganbara"-k irratsaioa bainoago, zabortegia dirudi, ene! Kasik txapliegoak jaurtitzen dabiltza Bartzelonan gaurkoan aurreko urteetan baino jende gutxiago (ustez) manifestatu delako.

"Majarenas kasuaz" (des)informatzen gaitu EITBk...En fin, zer eginik ez dagoela dirudi...BESTE HEDABIDE PUBLIKO BAT BEHAR DUGU, BERANDU BAINO LEHEN BEHAR ERE.

EITBren "objektiboa": DEPENDENTZIA.

Auzo lotsa emateko modukoa Diadaren karietara eginiko kronika. Oso gogorra (eta etsigarria) da horrelako hedabide publikoa izatea.

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.