EAEko presidente jaunak dio altan -"alertan"- dagoela; dioenez, suaren aurkako hesia du eraikia, hegotik datozen ezegonkortasun- haizeek alde honetako euskadunok harrapa ez gaitzaten.

Eta horixe da EAJren diskurso-markoa; bitartean "realpolitik"-an CO2ko isuriak, "Ordezkagune"-ko miseriak eta beste, Osakidetzako oposizioen irregulartasunak, AHTren demasa guztia, jelkide ohien ustelkeria kasuak, gutxi batzuen onerako beren-beregi eginiko zerga jaitsierak,...

Eudeleko presidente izendatu berriak -Gasteizko alkatea, Gorka Urtaran- "ideologiak alde batera uzteko" eskatu du.

Ez dakit barre ala negar egin...

Victor Bravo jelkide (ohia?) Gipuzkoako Ogasuneko postuaz baliatu ei zen gipuzkoarren altxortegiari izkin egin eta patrikak majo betetzeko. Horri lapurreta esaten zaio, jeltzaleari (ohiari?) goizean gustatu ez bazaio ere.

Eta oraindik, beste burukide (ohi) baten epaiaren zain gaude. De Miguel, ez zaitugu ahazten!

Euskal oasia

EITB (11/13 makrosumarioa): demasekoa euskal jendartearen espazio-soziopolitikoan kasik aztarna/ kabidarik ez duen posizio politiko jakin baten bozgorailu gisa agertzea.

Hedabide publikoaren enegarren erabilera politikoa Sabin Etxetik. Lotsarik ez duzue!

Gaurkoa bezalako egunetan Bilbok argazki kapritxosoa erakusten digu: EHko ertzak metropoliko erdigune bilakatzen dira.
Hala ere, "garen denok ez gaude, eta gauden denok ez gara". 7 kaleetatik ateratzea baino ez dago.

"Ganbara"-k irratsaioa bainoago, zabortegia dirudi, ene! Kasik txapliegoak jaurtitzen dabiltza Bartzelonan gaurkoan aurreko urteetan baino jende gutxiago (ustez) manifestatu delako.

"Majarenas kasuaz" (des)informatzen gaitu EITBk...En fin, zer eginik ez dagoela dirudi...BESTE HEDABIDE PUBLIKO BAT BEHAR DUGU, BERANDU BAINO LEHEN BEHAR ERE.

EITBren "objektiboa": DEPENDENTZIA.

Auzo lotsa emateko modukoa Diadaren karietara eginiko kronika. Oso gogorra (eta etsigarria) da horrelako hedabide publikoa izatea.

"Erdarazko demokrazia" batean bizi garela esan al daiteke?

Euskalgintza eta feminismoa uztartzen joate aldera diot.

Uffff...zeinen gorrotagarria den EAJren meneko telebista publikoa! 18 asteko aitatasun baimenaz ederki asko "informatuko" gaituzte; jauntxoen ustelkeriaz (Osakidetza, De Migel, obratako gainkostuak, zenbait udalerritako kasuak,..), ordea, itsu-mutu-gor!

Oasi baskongadoa zoragarriki ageri zaigu kurtso hasiera honetan!

@txikillana

Okerrena da horixe ere aurreikusteko gauza garela egun; behin eta berriz ustelak direla (Sabin Etxeko jauntxoak) jabetu arren, hegemonia politikoaren jabe dira.

"Oasiak" oraindik ur nahikoa duen seinale!

Udara bukatzear den honetan "aspaldiko" auzi baten kontua datorkit burura: noizko "De Miguel" delako kasuaren epaia?

Iñigo (Urkullu) eta Jonan (Fernandez): intimitatean egin berri dut EHtik Sevillarainoko bidea. Harrokeria gutxi errepideetako kilometroetan aurrera egin ahala; arriskua, beroa, dirua, osasuna..horiexek bai, dudarik ez izan! Urrun da zuen "plantxoa" (250 km-ko dispertsioa).
Eta orain...behin laguna kalean ikusita, nola ez naiz, ba, poztuko eta plaza publikoan algaraka eta builaka besarkatuko? Zoru etikoa baino, etxeko zorua zapaltzen behar ditugu urrun dauden den-denak!

Eta, orain, uda bete-betean, EAJk airez fumigatu gaitu. Oasia oxido kuprosoz beteko digute; pena!

Nekane Murga iruzurgilea!

EAEren osasun sistema publikoa zu lako jendilajearen ardurapean egoteak dardara sortzen du.

Nekane Murga EAEko osasun sailburua iruzurgile bikoitza da: lanpostua, batetik; hizkuntza, bestetik.

Noiz arte EAJren agintaritza Euskal Herriaren alde honetan?

Ainhoa Intxaundarrieta eta Iñaki Errazkin, aupa zuek!😘 Duintasunak ez du gain-kosturik; bai, ordea, gulez apainduriko eraikuntzek.

De Migel auziko epaia kaleratuko al da EAEko hauteskundeak izan baino lehen?

Zenbatekoa litzateke EAJren bozka jaitsiera EITBren eguneroko jardun alderdikoia bere esku ez balu?

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.