Erakutsi gehiago

Bilboko "Basque Fest"-en (Aste Santuko turistentzako jaialdia) gune nagusia Sabin Etxea izango da.

Eta EAJren Europako hautagaitza "Sabin Etxerako" eta "horkoen patrikak betetzen jarraitzeko pentsatutakoa" balitz?

Herrialde katalanetan "Caras de odio" musika taldea sortuko balitz, txapeldun gaur egun.

Goazen "umoretik" jotzera, osterantzean...

Fito Rodrigez irakaslearen gaurko Berriako iritzi-artikulua irakurtzea guztiz gomendagarria:

- "bidezkoa eta beharrezkoa izan zen".

Zenbaitetan ez ditut GEDren esanak ulertzen.

Iragana baino ez da existitzen, hortaz, nekez erabakiko dugu etorkizunaren gainean. Zer ote gara, ba, gizakiok, ez bada iragana, aldaketa, pentsamendua eta hizkuntza?

Hori horrela, zer dugu erabakitzeko? Iragana, noski; herri menperatu, ukatu eta zatitua ez gaitezen gehiagotan izan.

Herri- elkartasun keinua ( sinbolikoa; hein berean, ederra) litzateke Euskal Herriko administrazioaren eraikinak (jada duten zenbait udalez harago) xingola horiz betearaziko balira?

Zer da maskulinitate femimista? Eta nola eraiki?

Bel Hokks- en arabera, emakume eta gizon feministen lankidetza ezinbestekoa da. Nekez imajinatu dezakegun hori bistaratzen laguntzea nahitaezkoa zaigu.

Posible litzateke EAEko euskalgintzaren ekimenez Osasun sailburu berriaren -Nekane Murga- dimisioa (kargua hartu aurretik edo ondoren, berdin zait) lortzea gutxieneko hizkuntza- irizpideak ez betetzeagatik?

"Zuriketa morea" gisakoek balio al dute "euskalgintza instituzional"-etik praktikatzen den iruzurra azalarazteko?

Euskadi Irratiko Maite Artolak baieztatu berri du: EAEko osasun sailbuburu berria ez da euskal hiztuna

"Euskaraldia" 2020 indartsu datorrela dirudi...

Euskararen erasotzaileei EAJk arrazoi: "hobe sendagile on bat, euskal hiztuna baino"

"Fridays for future", hainbat galdera:

"Mila koloretako basoak" izeneko egitasmoarekin bat egitea bideragarria?

Eta Zubietako errauskailuaren aurkakoarekin?

Eta bestelako aliantzak?: errefuxiatuen aldeko mugimendua, mug. feminista, euskalgintza...

Eusko Jaurlaritzaren "irekia" atarian Osasun sailburu berriaren -Nekane Murga- curriculum vitaea ageri da.

Hizkuntzen gaineko aipurik ez.

esaldia: "Osakidetza aurrera!"

Noski, Darpon; baina zu lako jenderik gabe, askoz hobe. Zer esanik ez!

Ustelkeriarik ez sistema publikoan.

Ez dakit bien artean zein zaidan mingarriagoa jasatea: ETB1eko "Bagoaz" saioa edo Gizaker enpresaren hauteskunde- inkesta "sabinianoak"

esaldia: "egia gezurra da"

Osterantzean, Urkulluri galdetu beharko zaio.

Zein pozgarria den irakurtzea Euskal Herriko mugimendu feministaren grebaren balorazioan harro daudela emakumeak* ahaldundu eta politizatu izanaz.

Keinu sinbolikoak ez dituzte onartuko, gainera. Engaiamenduen tenorea da; eta euskalgintzan, 12 (11 + egun bat) eguneko konpromiso lauso eta propagandistikoak onartuko dizkiogu herri-administrazioari?

Urkullu, zu bai bidegabea!

Ustelak alderdian eta gobernutxoan mantentzeari, zer-nola esan behar diogu?

"Sekula ez zen gertatu behar, eta sekula ez da errepikatu behar"

EAJ, erdigune politikoa: "esa delgada y fina linea...."

Esparrua murrizten doakizu😉

Martxoaren 8aren ondoren, errealitate gordina: Nafarroako bertso txapeltako finalean denak gizonak.

Atzoko mobilizazioetan mingarria oso izan zen erdararen nagusitzea.

Zubigintza-lan handia dago egiteko euskalgintza eta feminismoaren artean. Akademia girotik masa mugimendurako distantzia laburtzeko giltzarriak bilatu beharrean gaude, berandu baino lehen bilatu ere.

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.